« Harribitxia urpean | Editoreari kritika »
Aitortza / Abelin Linazisoro / Txalaparta, 2005
Gerra zibilaz Javier Rojo / El Correo, 2006-05-10
Azken urte hauetan euskal literaturan ere agertu den modari jarraituta, Abelin Linazisorok gerra zibilaren gaia erabili du “Aitortza” izeneko nobela honetan. Errepublika garaia, gerra zibila eta gerra ondoko giroa dira gertakarien markoa, eta gertakariok kontatzeko pertsonaia zehatz batzuen ikuspuntua erabili du. Izan ere, garai horiek bizi izan zituen pertsonaia batek (Xixilik) kontatzen ditu bere bizipenak, 1975eko irailean datatutako kontaera baten bidez. Oroimena eta kontaera egiten den garaiari buruzko erreferentziak nahasten dira nobelan, kontaeraren entzulea den pertsonaiak ere noizean behin parte hartzen duelarik. Nobela bi oinarriren gainean eraikitzen da. Alde batetik, batez ere gerra aurreko giroa azaltzen denean, ezinezkoa da ohiturazko eleberrien eragina ahaztea. Amodiozko istorioa kontatzen zaigu orduan eta herrian (Gipuzkoako kostaldeko herri batean) egiten diren jaiak, orduko bizimodu arrunta, bizitza “tipikoa”, azken finean, da garrantzitsuena. Gerrarekin, ordea, politizatzen da nobela, eta istorioak frankistek egindako sarraskien zerrenda aurkezten digu, onen eta gaiztoen istorio manikeistaren itxurapean, pertsonaiaren ikuspuntuaren adierazle.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro