« Denborarengandik ihesi | Auster-en magia »
Hildakoen entziklopedia / Danilo Kis (Monika Etxebarria) / Alberdania / Elkar, 2006
Tanatos eta Eros Ibon Egaña / Berria, 2006-04-25
Zer esan dezake iruzkingile batek euskaratutako literatura unibertsaleko lan batez? Euskaraz sortutakoaren gainean epaia emateko ausarkeria duenak nola joka dezake mendebaldeko literatur tradizioak behi sakratutzat jo duen obra baten aurrean? Itzulpenaren maila baloratu beharko luke? Baina nola, demagun, jatorrizko testua serbokroazieraz idatzia bada? Eta zalantzak puztu eta korapilatu baino ez dira egiten liburua Danilo Kisen Hildakoen entziklopedia-ren gisakoa denean, alegia, obra bat non irakurlea perplexitatearen mugetaraino eramaten duen narratzailearen esku bihurriak, tradizio anitzetan barna sartu-irtenak eginaz, erudizio erreal eta aizunaren alardea eginaz, narrazio teknikarik landu eta bihurrienak maisuki erabiliz, orain irakurketa lanbrotuz eta bat-batean argituz. Zer argi gehitu diezaioke obraren irakurketari iruzkingileak, Danilo Kisek berak Hildakoen entziklopedia-ko bederatzi ipuinei erantsitako post-scriptum-a leitu ostean, non agerian jartzen baititu egileak karta guztiak, halako moldez non liburuan zehar ironiaz tratatzen duen kritikari egindako adarjotze jostariaren traza hartzen dion kritikariak? Dagoeneko esanda dagoenaren parafrasia egiteaz haratago, ezer gutxi.
“Liburu honetako kontakizun guztiak metafisikotzat joko nukeen gai baten barnean kokatzen dira, gehiago edo gutxiago; Gilgameshen epopeia-z geroztik, heriotza literaturaren gai obsesiboetako bat izan da”. Horrela hasten du post-scriptum-a Kisek, eta hori berrestea baino ez zaio geratzen iruzkingileari, jakina. Ipuin gehienetan zuzenean, eta besteetan zeharka heriotzaz egiten du gogoeta Kisek, eta ez soilik heriotzaren ekidinezinaren edo bizitzaren garratzaren erakusgarri; pertsonaia zehatzen heriotza konkretuak zerbait sakonago, metafisikoagorako hausnarketaren abiapuntu baino ez dira lan honetan. Hala, Simon aztiaren heriotzak paradisuaren eta bizitza eternoaren promesaren faltsua irudikatzen du kondaira gnostiko bat oinarri hartuta, Ohorezko hiletak ipuinean prostituta baten hileta subertsiorako pizgarri bilakatzen da, Zazpi lo-egileen kondaira-k Koranera jotzen du berpizkundearen irudikapena berrirakurtzera… Eta heriotzarekin batera, literaturaren beste gai eternoak ere, maitasunak, badu agerpenik Kisen bilduman. Literatur obraren sorburu eta azalpen-iturri bakar gisa irudikatuko da Leninen irudia daramaten zigilu gorriak ipuinean, eta herioari aurre egiteko ezgai, berriz, Aintzazkoa da aberriaren alde hiltzea narrazioan.
“Balkanetako Borges” deitu izan diote Kisi kritikariek, eta bultzada/zama horrekin egin du lekua literatura unibertsalaren apalategietan. Izendapena merezia denik ez dago zalantzan jartzerik, Kisen eta Borgesen narrazio-teknikei eta literaturaren lehengaiei erreparatuta: mendebaldeko kulturaren errelatu nagusiak berrirakurtzeko nahia, erudizio aizunerako joera, saiakeraren hoztasunez jantzitako ipuinetarako jaidura, metaliteraturarako gogoa… Baina Kisen bertuteetarik da Borgesen ekarriak bere egin arren imitatzaile huts ez izatea, eta imaginario berezkoa osatzeko gai izana. Post-scriptum-ean dio Kisek Mendebal-ekialdeko dibana azpititulua izan zezakeela bere lanak, eta horretantxe datza, besteak beste, egile honen originaltasuna: bere biografiak eta testuinguru soziokultural mugako eta askotarikoa akuilu izanda, bere lanetan hainbat kultura, hizkuntza, erlijio eta ideologiatako narrazio nagusiak berrirakurtzea, iraulkatzea, interpretatzea, narrazio teknika berriak trebeziaz baliatuz.
Borges eta Schwob dotore euskaratu ostean (biak ere Kisen iturrietakoak), Juan Garzia irudikatzen genuen Kis euskaratzen ere. Monika Etxebarriak egina da, baina, itzulpena, fina hau ere, ahalegin poxi batekin (obrak eskatua, ez itzulpenak) plazer hutsez irakurtzen dena.
Baden Verboten
Iker Aranberri
Asier Urkiza
Diesel
Bertol Arrieta
Nagore Fernandez
Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Mckenzie Wark
Jon Jimenez
Basokoa
Izaskun Gracia Quintana
Joxe Aldasoro
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi
Hasier Rekondo
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres