« Mamuak berpiztuz | Oraindik ere, “cogito, ergo sum”? »
Denbora aleak / Karlos Linazasoro / Pamiela, 2005
Denborarengandik ihesi Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-04-21
Koaderno txikiko oharrei begira hara non aurkitu dudan Salvador Daliren esaldi hau: “Ez dago denborarengandik ihes egiterik, ezta aldatzerik ere. Begiak oraina ikusten du eta geroa”. Sakonak diren esaldi guztiekin gertatzen zaidan bezala, une batez geratu naiz neure baitan bildurik, hausnarrean, eta gero erabaki dut Daliren esaldia neuk ere esana nuela, baina ez adierazia hark bezala. Hala gertatzen da testu askorekin, irakurtzen ditugu, ahoan erabiltzen ditugu gora eta behera gozokiak balira bezala, irenstera ausartzeke, badaezpada ere, eta gero ohartzen gara geuk ere esanak genituela, esanak aspalditik geure baitan, isileko hitzez, hitzezko isiltasunean. Esanak genituen baina ez adieraziak, eta horregatik ihes egin zitzaizkigun hitzok, ihes egiten duten bezala euri tantek haizearekin, denbora tantek euriarekin.
Uste dut horixe dela hitzaren indarra, besteen hitzak norberarenak ere badirela sentitzea, norberak esanda bezala, edo norberak ez esanda bezala, norberak bere erara moldaturik, nola elurrak paisaiak moldatzen dituen bere nahierara. Poesia ederra da Linazasororena, ederra eta oso berea; alegia besterena ere izan daiteke, sentipenez eta emozioez, hitz egiten baitu, norberak berezko eta aldaezin duen horretaz: naturaren aurrean, besteen aurrean, bere buruaren aurrean. Linazasorok berea denaz hitz egiten du, jakinik berea ere besteena izan daitekeela.
Gertatzen da gure poesiak beste norabidea hartu duela aspalditik, beste norabidea, baina ez nuke asmatuko zein den esaten. Badirudi norberaren baitan begiratzea eta handik txoriak eta hegaldiak, umeak eta irribarreak ateratzea lotsagarri ez ezik, arbuiagarri ere bihurtu dela. Baina poesia hori da; batez ere horixe da, zulagailu bat bihotza batetik bestera zeharkatu eta han ezkutaturik dagoen guztia agerira ateratzen laguntzen duena. Bada forma berriz esaten den iritzi aspaldikoa, poesiaren gizatasuna aldarrikatuz. Baina norberaren gizatasuna adieraztea zaila da beti; eta porrotera kondenatua, askotan. Besteena adieraztea, norberarena ezkutatuta, arrakastatsua izan ohi da, norberaren kaltetan, noski.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez