kritiken hemeroteka

8.544 kritika

« | »

Jakob Von Gunten / Robert Walser (Edorta Matauko) / Erein, 2005

Hitz bakanaren garrantzia Igor Estankona / Deia, 2006-03-28

“Gatibu itxura ematen digu [uniformeak], eta hori iraingarria da inondik ere, baina txukun itxura ere bai, eta horrek libratzen gaitu arropa txit pertsonal baina zikin eta zarpailetan paseatzen direnen lotsaizun gorritik. Niri, adibidez, atsegin zait uniformea janztea, inoiz ez dut jakin-eta zer eraman”. Jakob Von Guntenen egunerokoa —edo dena delakoa— grisa da. Grisa eta hitsa, iritsi berri den Benjamenta Institutuko giroa bezalakoa. Baina batek ez daki inoiz noiz eta non aurkituko duen harribitxia. Irakurtzeari utzia eta milagarrenez berreskuratua, azkenean bukatu dut nobela intimistetan zarratuena, hainbatek erreibindikatua baina egilearen garaian oharkabean pasatu zena.

Mutilentzako Benjamenta Instutua elefante gazteen hilerria da. Mutikoak hara ez doaz ezertara, soilik zerbitzen ikastera. “Pilota lako zero biribil, xarmagarri bat izango naiz gerora bizitzan”. Absurduki araututako atmosfera lau horretan, ordea, ñabardura azaleratzen daki Robert Walserrek eta, kontakera konbetzionaletik urrunduz, asperduraren mugan mantentzen gaitu goxo. Ezer espero ez duenaren dekadentzia —edo ezer opatzen ez diotenaren destaina— ondo baino hobeto jasotzen ditu eleberri honek. Zer da Robert Walserrek deskribatu gura duena? Lozorro antzeko bat, protagonistaren beraren irudimenak ere nekez gaindi dezakeen errealitate mortu bat. Ez dago apenas elkarrizketarik, jendearen arteko harremanik, eta agian horrexegatik da hitz bakoitza hain garrantzitsua.

Idazle Suitzarra zoroetxe kanpoko elurtzan osteratxo bat egiten ari zela hil zen, txindorra bezala isilik. Amaiera hori, noski, izan zitekeen beste edozein ere. Liburuak berak ere amaiera bat dauka beste mila amaiera posibleren artean. Ume batzuk aurkitu ei zuten Walserren gorpua. Jakob Von Gunten izan balitz hilotz aurkitu zuenetako bat, seguru hasperen egingo zuela. Eta, menturaz, topatuko zuen hiztegiko hitzen artean bat, hainbeste dekadentzia deskribatzeko gai litzatekeena. XX. mendea, ordurarteko mende guztiak, eta are burutzeko daudenak deskribatu ahal izateko paragrafo bat, berba potolirik bakoa. Ez zukeen “ikonoklasta” esango. Baina guri ez zaigu otutzen beste bat.

Azken kritikak

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Turismo hutsala
Fito Rodriguez

Asel Luzarraga

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak