kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Zorte Ona / lex Rovira / Fernando Trías de Bes (Eskarne Mujika) / Alberdania, 2005

Parabola berria Javier Rojo / El Correo, 2006-03-29

Arrakasta handiko liburua omen da “Zorte Ona” izeneko narrazio hau, Alex Rovira Celma-k eta Fernando Trías de Bes-ek idatzitakoa, orain euskal itzulpenean datorkiguna. Halaxe adierazten zaigu kontrazalean. Liburuak, narrazio bat, alegia bat izango balitz bezala, azaldu nahi du zeintzuk diren Zorte Ona (horrela, hizki larriekin idatzita) lortzeko giltzak. Izan ere, idazleek aurkitu omen dituzte giltza hauek eta hamar mandamenduak bezala, dekalogo batean azaltzen dizkigute. Ipuina dekalogo hau azaltzeko parabola izango litzateke. Antza denez, negozio eskola postmodernoak erlijio berria osatzen hasi dira, eta, edozein erlijiok bezala, eskola hauek beren mandamenduak eta itun sakratuak behar dituzte. Baita profetak ere. Honelako liburuek erakutsi nahi dute arrakastaren giltza norberaren eskuetan dagoela, hori lortzeko baldintza egokiak jartzekotan. Azpititulua ere esanguratsua da “Ongizatea iristeko giltzarriak”: paradisu berria agintzen digute, beraz. Edonola ere, liburuak berak erakusten du zein den arrakasta lortzeko biderik egokiena: idazleen adibideari jarraituta, nola izan arrakastatsua azaldu behar duen liburua idatzi eta milioika ale saldu irakurle ingenuoei.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak