« Gaztetxea aitzakia | Otsailaren 59a »
Hildakoen Entziklopedia / Danilo Kis (Monika Etxeberria) / Alberdania / Elkar, 2006
Herio Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-03-10
Idazle batzuk garaiz hiltzen dira, edo garaiz hiltzen jakiten dute. Danilo Kis (1935-1989), esaterako, ikusi zituenak ikusirik ez baitzuen ikusi ikuskizunaren azken emanaldia, Jugoslaviaren suntsipena. Egia da gertaera latzak ikusiak zituela, faszista hungariarrek judu eta serbiarrak hiltzen, jaioterrian, aita Auschwitzera eramaten, 1944ean. Ikusia zuen Hilobi bat Boris Davidovitxentzat epaitua izan zela eta liburuarekin batera epaitzen zutela egilea (10 urteko kartzela-zigorra eskatu zuten). Anatomia Irakasgaia da ondorioz idatzitako liburua. 1979an Parisen bizitzea erabaki zuen; Parisen bizitzea eta Parisen hiltzea, bere buruaz beste (edo besta) eginez. Minbizia zuen. Herioren laguna zen aspaldidanik. Ez zuen Jugoslavia odolusten ikusi. Zorionekoa izan zen.
Hilobi bat Boris Davidovitxentzat da idatzi zuen libururik onena. Hantxe daude, gero beste liburuetan hedatuko dituen baliabideak: errealitatearekiko harreman poetikoa, generoaz haratago joateko irrika, literatura osotasunean hartzeko gogoa. Borgesen erara. Izan ere, Danilo Kisek ironiaz, mundua bitan banatzen zuen Borges aurretikoa eta gerokoa. Memoriaren indarra goraipatzen zuten biek ala biek, memoria letra bihurturik, testu, bizitza gainditzen duen bizitza.
Danilo Kisen testu guztiek memoria dute abiapuntu, helburu ere bai. Baina nola azaldu ororena den memoria, ororena den historia; nola bihurtu ororen memoria literatura; nola itxi hori dena liburu batean, izanik liburua zerbait pertsonala, partikularra, indibiduala. Galdera horiek guztiak zituen Danilo Kisek hasieratik, eta horregatik aukeratu zuen, Borgesekiko zorrak kitatu ostean, oso berea eta oso berezia izango zuen estiloa: polifonikoa, anitza, barrokoa ere bai, ironikoa, hibridoa, zatikatua.
Baina liburu hau irakurrita esan dezakegu inork ez duela Danilo Kisek bezala idazten, inork ez diola memoriari berak adina etekinik ateratzen.
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza
Espekulazioak
Arrate Egaña
Nagore Fernandez
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Txani Rodríguez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Mikel Asurmendi
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Maddi Galdos Areta
Esker onak
Delphine De Vigan
Irati Majuelo
Meditazioneak gei premiatsuen gainean...
Martin Duhalde
Gorka Bereziartua Mitxelena
Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"
Hasier Rekondo
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Maialen Sobrino Lopez
Erroen izerdia
Jone Bordato
Nagore Fernandez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Asier Urkiza
Izena eta izana
Jon Gerediaga
Jon Martin-Etxebeste