kritiken hemeroteka

8.528 kritika

« | »

Desio izeneko tranbia / Tennessee Williams (Xabier Payá) / Alberdania / Elkar, 2005

Desioa tranbiaz datorrenekoa Karlos del Olmo / Berria, 2006-01-17

Thomas Lanier Williams Mississippin jaio izan zen, baina Missouriko Saint Louisen eman zuen gaztaroa. Iowako Unibertsitatean Filosofia eta Letretako lizentzia eskuratu zuen. Hamalau urterekin, zegoeneko, ondo konturatuta zegoen idaztea oso baliagarri zitzaiola batere eroso gertatzen ez zitzaion benetako mundutik ihes egiteko. Berehala izan zuen idazkuntza gordeleku, koba, babes… Munduan beste asko legez, hainbat ofiziotan saiatu zen, 1945ean Broadwayn Kristalezko zooa estreinatu zioten arte. Hortik aurrera, arrakasta maiztu zuen, hainbat gorabeherarekin, jakina. Antzezlanek eman diote ohorezko kokalekua literatura unibertsalean. Desio izeneko tranbia (1947) AEBetan idatzitako antzezlanik onena ei da. Hari esker antzerki alorreko Pulitzer saria eskuratu zuen. Bigarren Pulitzerra Cat on a Hot Tin Roof obrak eman zion. Gerora, hil arte, gogotik saiatu arren, ez zuen halako arrakastarik ostera ere lortu.

Zineak berehala baliatu zituen antzezlanotako elkarrizketa poetiko eta ikurrez bete haiek, pertsonaia ezin originalagook, pelikula gogoangarri batzuk sortzeko. AEBetako Hegoalde Sakona dekadentzia, nostalgia eta sentsualitatearen eszenario bihurtu zuen. Topiko guztietan legez, lanetan nola, bizitzan ere hala gertatu zitzaion egileari, eta hegoaldeko giro itogarri hartatik ihes eginda, New York izan zuen hil ohantze, haren larruan garaiko giro homofobiko eta arrazista jasanda. Memorietan homosexualitatea, drogak eta alkohola zirela kausa izandako arazoen albiste eman zigun.

Gauza jakina bezain igarria da antzezlanak ez direla itzultzen, teatroak ozenki esatekoak izanik, moldapena edo, egun esaten den legez, “lokalizazioa”, tokian tokiko kulturetara egokitu beharra dutela beste ezein itzulgaik bainoago. Xabier Payá itzultzaile gazteak unibertsitateko ariketa moduan hasitako lanetik abiatuta euskal antzokietara zailtasun handirik barik eroateko moduko itzulpena sortu du. Eta ez da munta txikikoa! Itzul molderen bat edo beste agian hobetu litekeela? Baliteke, baina… zein lanetan ez? Edozelan ere, itzulpen honek ez die zorrik batere uzten bildumako beste obrei.

Literatura dramatikoa berezia da, ahozkotik hurbilago dago eta lar irakurtzen ez duen jendeak ere atseginez leitu ohi du. Tennesseeren arabera, antzerkiak garaian garaiko gizarteetan aurrerapen artistiko ikaragarriak lortu ditu, giza jokabidearen eta esperientziaren armairu, mandio eta sotoak zabaltzen, argiztatzen eta aireberritzen dituelako. Horri gagozkiolarik, esan beharrean gaude Literatura Unibertsala bildumari oraindik ez diola inork marka kendu, egun euskaraz antzezlan gehien argitaratzen duen bilduma izaten dirau. Pozgarria da, beste argitaletxeen aldetik kezkagarria bada ere.

Didaskaliak, akotazioak, nabari-nabariak dira, eduki poetiko eta iradokitzaile handikoak. Kritikari batzuek Tennesseeren lanetako emakumeetan, idazle gay gehienon lanetan legez, egilearen beraren proiekzioak, itzalak, alter egoak ikusi ohi dituzte. Beste topiko bat? Nork jakin! Idazleok letra guztietan lorratza.

Poetikotasunak tristura, mina, malenkonia dakartza oinarri, tartean, maitasuna eta maitatzeko ezintasuna, heriotza, sexu frustrazioa, gizarte arauen presio eta mugakizunak eta denboraren joan higatzailea ere tarteka-marteka indartsu agertzen direla. Sarritan balirudike elkarrizketan baino, pertsonaiok bakarrizketa paraleloetan dihardutela, besteri entzuteke. Eguneroko bizitzan legetxe, azken buruan, den-dena hildakoei loreak erostean geratzen da.

Azken kritikak

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Asier Urkiza

Amok
Stefan Zweig

Nagore Fernandez

Auzo madarikatua
Felix Urabayen

Jon Jimenez

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Amaia Alvarez Uria

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Joxe Aldasoro

Bisita
Mikel Pagadi

Mikel Asurmendi

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Asier Urkiza

Eresia
Goiatz Labandibar

Nagore Fernandez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren

Mikel Asurmendi

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Jon Jimenez

Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide

Paloma Rodriguez-Miñambres

Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

Hedabideak