« Desioa tranbiaz datorrenekoa | Ohikoari beha »
Kleopatra / Jon Arretxe / Elkar, 2005
Parodia bat Javier Rojo / El Correo, 2006-01-18
Jon Arretxe nobela poliziakoen parodietara bueltatu da “Kleopatra” izenburuko liburu honekin, Simon Artabe ikertzaile dexaxtrearen abentura berriak kontatzeko. Pertsonaia honen aurreko abenturak Gasteizen kokatu zituen; orain, Basauri inguruan kokatuta daude gertakariak. Biak ala biak, idazleak oso ondo ezagutzen dituen tokiak. Lehenengo momentutik azpimarratzen da liburua parodia dela eta komikiaren mundutik hurbil dagoela, lehenengo kapitulua Cristina Fernándezek egindako komikia izateak erakusten duen moduan. Eredu klasikoaren ezaugarri topikoak erabiltzen dira, era exajeratuan, istorio barregarri bat kontatzeko. Honetan, emakume batek ikertzailea kontratatzen du Mandeuli Urdina izeneko zera misteriotsua (ikertzaileak ere ez baitaki zer izan daitekeen) aurkitzeko. “Maltako belatza”-n eduki litzake oinarriak istorio honek, azken finean Mandeuli Urdina ere aspaldiko irudia baita. Baina parodia izanik, protagonistak eta bere laguntzaile kalamidadeak ez dakite oso ondo zein saltsatan ari diren sartzen. Barre egiteko liburua da, bere mailan trebetasun handiz eta estiloari muzin egin gabe idatzita. Denbora pasa hutsa… baina ez ahaztu Eduardo Mendozak “El laberinto de las aceitunas” ere idatzi zuela.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi