« Parodia bat | Hau mundu ttipi arranoa! »
Umeek gezurra esaten dutenetik / Uxue Apaolaza / Erein, 2005
Ohikoari beha Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-01-20
Nik ere ezin dut esan liburua zer den, liburua baizik ez dela, ipuinez osatutako liburua hain zuzen. Ipuinak direla da garbien dudana, nahiz oso ondo ez dakidan ipuina zer den, orokorki hartuta, are gutxiago Uxue Apaolazaren ipuin hauek zer diren, partikularki hartuta. Idazteko saioak izan daitezke, hasi berriaren pausuak ibilbidean, oso ongi ez dakiela zein duen xede eta zein helmuga, baina bai ibiltzen hasia dela eta aurrera doala.
Seguru asko, neska gazte bat zakil kontuan-eta aritzeak, ez baita normala gu bezalako herri xantu eta xano honetan emakumeak sexuaz hitz egitea, are gutxiago sexuaz idaztea, eta zer esanik naturaltasunez, liburuarekiko nolabaiteko gogoa piztu du, ezin uka, baina horrek bere buelta dakar: deigarriena eta salbuespena hartzen da orokortzat eta liburuan dauden benetako baloreak ahantzi edo bazterrera uzten dira, abandonaturik. Deigarriena eta salbuespena, era berean, topikoak dira liburuan, topikoak eta inpertsonalak, belaunaldi bateko heziketaren ondorio. Baina horrelakoxeak gara, salbuespenak maiteagoak ditugu, ohikoa baino. Ez garelako ohikora egiten, edo ohikoa hain denez ohiko, ikusteke eta sentitzeke pasatzen zaigulako, zer egingo dugu bada. Eta hala ere, liburuaren meriturik handiena ohikoari eskaintzen dion begirada da, egunerokoaren gainean eraikitzen duen begien aterpe eta atsedentoki. Ikuspegi horretan dago idazlearen berezitasuna, eta ez idazketan. Izan ere, idazketa sinplea da eta, traketsa ez den arren, oso elegantea ere ez da. Naturala, bai, oso naturala dena dela.
Hala ere, badira metafora batzuk, ez asko dena dela, aipatzekoak eta gogoratzekoak direnak, metafora baita (eta badakit poesiarekin batera beste munduko kontua dirudiela), testu baten mamia; metafora batek mundua, mundu literarioa, salba lezake. Esaterako: “Atzeko patioan, diskretuki, etxeek ipurdian hazka egiten dute”.
Horko bidetik jo izan balu.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui