« Gida liburua | Kontakizun sinbolikoa »
Dublindarrak / James Joyce / Alberdania, 2000
Deserritik herriaz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-01-13
James Joyce ezaguna da, agian, Ulises liburua idatzi izanagatik. Asko idatzi da liburu horri buruz. Esan ere bai ingeleseszko hizkuntzak hogeigarren mendean eman duen libururik onena dela. Bego horretan. Ni adosago nago Borgesen iritziarekin. “Delako liburu hori ona izango da, ez dut zalantzarik, baina ez dut irakurri duenik ezagutzen”. Hala zioen Buenos Aireseko maisuak.
Dena dela Ulises en arrakastak eragotzi egin zuen Joycek lehenagotik idatziak zituen liburuena, “Artistaren gaztetako portreta” eta Dublindarrak hain zuzen. Baina denborak, batzuetan egia esan, gauza bakoitza bere tokian jartzen du. Lagungarri izan da ‘Hilak’ oinarritzat harturik egindako filma, besteak beste. Kritikariek diotenez, liburuko biribilena omen. Gainerakoak bezala, Dublineko garaiko errealitatean eta giroan dago oinarriturik. Joyce ez zen sekula izan abertzale, baina ez zen arraroa Dublinen irlandar abertzaleak aurkitzea.
Irlanda maite zuen Joycek, eta Dublin ere bai: Ulises azken finean Dublinen goratzarrerako idatzia izan zen. Areago, Joycek “Artistaren gaztetako portreta”n eta beste idazkietan gogor kritikatu zuen irlandarren abertzaletasuna, eta hango kultur giroan eroso ez zegoelako alde egin zuen, lehendabizi Parisa, eta gero Zurichera eta Triestera, non aurkitu baitzuen Ezra Pound, poeta ezezik, kultur eragilea. Poeta horri esker argitara eman zen Dublindarrak. Poeta horri esker ezagutzen dugu T.S. Elioten The Waste Land, Arestik Lur Eremua gisa itzuli zuena. Gainera daiteke hogeigarren mendeko literatura, benetakoa, herrigabekoek, deserrian alegia, idatzi dutela.
Itzulpenak Euskadi Saria jaso zuzuen. Horrek asko esaten du.
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi