kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Piano gainean gosaltzen / Harkaitz Cano / Erein, 2000

Gida liburua Jon Benito / Gara, 2001-01-06

Mapek diruditen baino hotzagoak dira; objektiboegiak. Baina ez galtzeko bikainak dira. Edo galdu ez garen itxura egiteko. Nonbait galdu garela jakin, baina benetako zerbait zapaltzen ari garela ikusi eta oraindik bagarela sentitzeko. Maparen erabilgarritasunak, horiek. Turismo egiteak arriskuak ditu eta. Horregatik aukeratzen dugu guk merkeena. Eta ziurrena. Etxetik mugitu gabekoa, alegia. Horregatik erabili dugu Canoren azken lana gidaliburu gisa. Gidaliburua bi eratara. Batetik, New Yorken ez galtzeko. Bidaia fisiko baterako. Bestetik, giza harremanetarako gidaliburu gisa. Urrun dago fisikoki New York bestela, baina sarritan bistaratzeko aukera izan dugu zineman zein bestelako egitura bisualetan. Woody Allen edo David Rikeren lanak aipatzea aski da. Hortaz, ez zaigu guztiz arrotz. Topikoz betetako hiria da bestalde. Hirietan “hiriena”, hala eta guziz ere. Horren berri ekartzen digu Canok bere azken lanean. Erradiografia bat, hiriarena. Etengabe aldatzen den munstro baten argazkia. Bederatzi hilabetetako ernaldura bidaia baten kontaketa laburtzeko. Bi New York erakusten dizkigu, bi baina gehiago ere izan litezkeen arren. Agerikoa batetik -karkasa ponposoa erakusten diguna- eta azpitik ikusi ez duguna bestetik. Ederrak biak, bikainak. Ezagutzen ez dugun errealitate bat, amarauna eta sagar handia.

“Euskaldunon Egunkaria”rako idatzitako artikuluetan dute oinarria hemengo narrazioek. Errealitatean dute oinarria, baina fikziorantz ere egiten ditu irteera batzuk, sarritan ezberdindu ezin diren arren. Gainerakoan, Canorengan ohikoak ditugun jokoak atzematen ahal dira. Bitxikeriak kontatzen dizkigu atmosfera ezberdinen kontaketaren barne. Pertsonaia bitxiak erakusten dizkigu. Kontaketarako lehen pertsona darabil eta honek zinezkotasuna ematen dio. Musika eta literatura erreferentziak dira aipagarriak lanean zehar. Tom Waitsen elkarrizketa bat ere agertzen da. Eta Morphine musika taldeari omenaldi txikia egiten dio. Saramago eta Paul Auster ere etengabeko erreferentzia gisa darabiltza. Bakardadeari buruzko ohar ederrak ditu, bai eta bestelako egoera komikoagoak ere. Geografia lezioaren azpitik, biologia lezioa dago eta bizirautearen legea atzeman daiteke. “La cueva del poyo”ko gertakariak ederrak dira. Pertsonaiak, bikainak. Edozein filmetan irrealtzat joko genituzkeen pertsonaiak agertzen zaizkigu. Izan ere, irrealismoak sarritan fikzioa gainditzen baitu. Surrealismo ukitu bat ere erakusten digu hiri handiaren bazterretik. Eta pertsonaia horiekin egoera komikoenak erakusten dizkigu. Testuak ezberdinak dira baina, lanean zehar. Burutazioak, gertakizunak eta beste hainbat egileren testuak aurki daitezke. Halaber, aldian-aldian Harkaitzek berak egindako poemaren batzuk ere topatu ditzakegu. Harkaitzen obsesioak agerira agertzen dira. Bertako gizartearen erradiografia bat egiten digu. Pintzelkada txikiz. Bidaiaren arrazoietako bat liburu hau baino lehenago kaleratutako “Pasaia Blues” egitea zela jakinik. Liburu haren making off-a ere aurki dezakezue Piano gainean gosaltzen idazlanean egilearen gauzarik ezkutuenak jakitea gustatzen zaizuenok.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak