« Osoko new yorkerra | Hamaika justu »
Mohamed eta parroko gorria / Martin Ugalde / Elkarlanean, 2000
Kontakizun sinbolikoa Javier Rojo / El Correo, 2001-01-17
Kontakizun sinbolikoa “Mohamed eta parroko gorria" deitzen da Martin Ugaldek euskaraz idatzi duen azken liburua. Eleberri honen argumentua 36ko gerra garaiaren inguruan kokatuta dago eta urte horietako giro itogarrieren isla izan nahi du. Funtsean, eleberrian kontatzen da nola bizi zen urte horietan gizon marokoar bat Bilbo aldean, militarrentzat txerriak hazten. Argumentu honi erreparatzen badiogu, konturatuko gara osagai gehienak bitxi xamar gertatzen direla, eleberri honetan badagoela zerbait bertan agertzen diren osagaiak nahikoa sinesgaitz bihurtzen dituena. Esan liteke osagaiok, pertsonaiak eta hauen gorabeherak, baina baita lekuak eta ingurunea ere, estilizatuta agertzen direla, argumentuan bete beharko liketen funtzioa baino garrantzitsuago bailitzan sinboloak diren aldetik har dezaketen balioa. Zeren osagaiok esanahi sinbolikoz zamaturik baitaude eta argumentuaren logikari jarraitu beharrean, sinbologiaren atzean gordetzen den giroaren azalpenari jarraitzen baitiote. Kontaera, bestaldetik, zatikatua da, eszena desberdinak agertuz. Irakurlearen lana eszena hauen arteko elipsi narratiboak betetzea litzateke. Elipsirako joera hau idazkeran bertan ere agertzen da. Beraz, testu ia alegoriko baten aurrean gaude. Irakurle batzuek, ordea, ironia nahiago.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi