« Kontakizun sinbolikoa | Komedia arina »
Hamaika ipuin / Juan Martin Elexpuru / Elkarlanean, 2000
Hamaika justu Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-01-20
Hamaika esatea asko esatea da euskaraz, infinitua esatea ez bada ere, hurbileko zerbait gutxienez bai. Halakoxeak gara euskaldunok, eskuetako hamar hatzez neurtzerik ez duguna hamaikagarrenaz neurtu nahi: itsaso osoa kuskuilu batera biltzeko guraria bezala. Neurrigabeok, neurriari neurriak hartzen jaioak.
Oraingoan hala ere, hamaikak hamaika esan nahi du, hamar gehi bat, onze alegia, gure zaharrek, zerbait azpimarratu nahi zutenean, edo entzuleen aurrean dotoretxo geratzeko irrikitan zeudenean, esaten zuten moduan. Neurrigabeak haiek ere, beren ezinean.
Hamaika ipuin bai Juan Martin Elexpuruk bildu dituenak, gai ezberdinekoak baiki, batzuk iraganean galtzen direneak; baina hala ere haien sustraiak oraindik gure orainean sendo daudenak. Esaterako, “Gerra-urte” eta “Buelta datorrenean” izenekoak, gerra zibilean hasitako historiak.
Bigarrenaren amaierak gerrarekin amaitu beharra adierazten du. Eta ez dago gaizki ipuina, doinu txikikoa baita, lirikoa. Iraganaren zama ere presente da beste ipuin hauetan “Lapur txabolak”, egituraz kazetal artikulua dirudiena eta “Onenaren prezioan”. Torturatua eta torturagilea elkarrekin topo egiten dute gorputzak lasaitasuna eta arimak askatasuna hartzeko prestaturik dauden nekazal-etxe horietako batean.
Bukaerak piska bat harrituta utzi nau, ez baita historiaren garapenak eskatzen duena, ideologikoa da neurri batean. Badira ironia handiko ipuinak: “Despedida”, “Ubu Mororngurenen lanegun bat”, “Entzun behar dizkit ederrak”, nire iritzian liburuko onena, “Arthur”, “Nokia bat behar dut”.
Bi gehiago erantsi ipuinoi eta hamaika justu.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui