kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Fidel izan beharraz / Oskar Wilde / Ibaizabal, 2000

Komedia arina Javier Rojo / El Correo, 2001-01-24

Oskar Wilderen (1854-1899) “The importance of Bein Earnest” antzezlanaren euskal bertsioa da “Fidel izan beharraz” izenarekin agertu zaigun testu hau. Ikus daitekenez, itzulpena baino gehiago egokitzapena da bertsio hau, jatorrizko testuaren izenburua egiten den hitz jokua euskaraz ere nolabait gorde nahian sortua. Itzultzailearen (Antton Olano Irurita) aukera hau arriskutsua da, irakurle askok “traduttore, traditore” hura hizpidera ekar baitezakete; baina honetan esan behar da itzultzaileak asmatu egin duela eta nire ustez itzulpen batez egin daitekeen goraipamenik handiena merezi duela: irakurlea ez da konturatzen itzulpen baten aurrean dagoela.

Komedia arina, dibertigarria da lau ekitalditan ematen zaigun antzezlan hau, ironiaz eta sarkasmoz betea. Itxurakeriaren inguruan aritzen da lan hau. Izan ere, pertsonaiek bakarrik azalezko kontuei antzematen dietelarik, norberaren izena izango da pertsonaia batek aurkez dezakeen ezaugarririk garrantzitsuena. Izenaren atzetik izana omen dator, baina kasu honetan ez dute zertan bat izan behar. Istorioa korapilatua da batzuetan eta ez du txarto ulertuen bidez sortutako egoera barregarririk falta. Azken finean, azalkeriaren azalezko kritika dibertigarria baino ez da.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak