kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Piano gainean gosaltzen / Harkaitz Cano / Erein, 2000

Osoko new yorkerra Ana Urkiza / Euskaldunon Egunkaria, 2001-01-13

Ez naiz sekula New Yorken izan, baina bai luzaroan atzerrian, eta beharbada horrexegatik, gertu-gertukoa egin zait Harkaitz Canoren Piano gainean gosaltzen kronika liburua. Hasierako Printzipio deklarazioa eta Epilogoa kontatu gabe, 38 kapituluk edo kronikak osatzen dute Canoren azken liburua: liburu atsegina, erakargarria, deskriptiboa, kritikoa, ironikoa, iradokorra… adjektibo erabil litezke denetik bilbatzen duen liburu honetaz mintzatzean..

Sei hilabetez New Yorken bakarrik; askotan amesturiko bizitza egiten, EGUNKARIArako kronikak idazten… halaxe deskribatzen du Canok bere egitea New Yorken. Argumentu zehatzik ez. Denborarik ez. Joan-etorriko pertsonaiak. Eta toki izenak kronika gai.

Irakurlea, lehen irakurketa batean, egilea kontatuz doakion anekdotekin gelditzen da, eta hain modu erosoan eta arinean egiten duen american way of life delakoaren irudiarekin gozatuz doa: moralkeria, deliak, zinema, glamour-a, lehendakariari buruzko irudia, labanderiak, beisbola… Narrazio mota da ordea anekdotak edo kronikak eta idazlearen ekarpena bereiziko dituena. Kronika modua darabil batetik Canok, lehenengo pertsonan, bisitari harrituaren ikuspegia emateko. Baina bestetik, kritikak eta deskribapenak tartekatzen ditu, eta hemen, idazlearekin areago egiten du topo irakurleak.

Kroniketan, lehen pertsonan idatzita badaude ere, lehenengo pertsona oso ezkutuko batekin egiten du topo, etengabe azaleratzen eta ur nahasietan murgiltzen den narratzaile herabetiarekin. Lehenengo pertsona begiralea da areago irakurleak aurkitu asmo duena.

Kronikek, pertsonaiez, anekdotaz, zein lekuz aldatzeko aukera ematen diote Canori, baita jolas egiteko ere, bai irakurlearekin, bai bere buruarekin. Kronikek askatasuna ematen diote mugitzeko eta erraztasuna ezkutatzeko: askatasuna, fikzioaren eta errealitatearen artean mugitzen den literaturan murgil egiteko, eta erraztasuna, edozein momentutan iraungiko zaizkion pertsonaia efimeroekin bizitzeko.

Fikzioaren ekarpen erreatak

Liburua ireki ez beste dio Canok, edonor egoten dela prest fikzioan parte hartzeko, harik eta fikzio hori errealitate bilakatzen den arte. Bidaia egitea ere fikzio bat bizitzra adinakoa omen da. Han egindako denbora desagertu egiten delako, ez delako existitzen, eta idazlea bera ere ez, atzerrian dagoen bitartean. New Yorken, bestalde, idazle-bisitariak bere burua aurkitzen du eta berdefinitu egin behar izango du bere kokalekua. Literaturak fikzio hori ulertzen eta bizitzen lagunduko dio baina delako fikzio hori bizi ondoren, Canok etxera bueltatu-beharra dauka, idazle egina.

Printzipio deklarazioan dioen bezala, inorentzat ez dela garrantzitsua sentitzearen beldur da, atzerrian dagoen bitartean existituko ez ote den.

New Yorken aurkitu eta sentitu dituen sentipenak, bere barren sentipenak, eta bere mundu ikuskera deskribatzeko balio diote egileari, eta kronika askok harrapatu egiten dute narratzailea, ez nolanahi, hala ere.

Cano New Yorkez blai ageri zaigu, hordituta. Han ikusten, usaintzen, entzuten, irakurtzen, jaten eta ukitzen duen guztia zaio anekdota edo kontagai. Helburu gutxi, harremanak ere bai. Bera da istorioa. Bera protagonista. Bera bere barrenak ikusten eta sentitzen duenaz kontari. Bera, finean, idazlea. Bidaia ahalegin bat dela dio, gure bizitza literarioa izan dadin.

Idazleak bere buruarekin topo egin duen mundu berri horri agur esan behar dionean, pertsonaiekin zer egin ez dakiela aurkitzen da. Hauxe epilogoaren muina. Azkar sortzen eta erraz desagertzen diren harremanak ulertu beharra.

New Yorken ezagututako pertsonaiek arnasa eman diote bere burua aurkitzeko, eta orain, idazlearen patua izaki, pertsonaia horiekin guztiekin bukatu beharra dauka. Erabaki beharreko puntu horretan, Cano, istorioan murgilduta egon den idazlea, azaleratu egiten da berriro. Denbora guztian indarra mantentzen duen liburu honek azkena du onena irakurleari azkeneraino zain egotea gomendatuko nioke.

Elementu filmikoa

Pianoa, bidaiaren helburua deskribatzeko balio duen elementua da. Canok bere eleberria eta kronikak idatziko dituen lekua. Pianoa, Canok pasiotzat duen musika eta bizibide duen literatura uztartzeko balio dion elementu filmikoa da. Pianoa da; Diamanteekin gosaltzen filmaren irrealtasuna edo fikzioa errealitatearekin bat egiteko balio izango dion tresna.

Liburu aberatsa eta irakurterraza anekdotak eta bitxikeriak maite dituen edonorentzat; interesgarria, helduz doan idazle baten ildoa ezagutu nahi duenarentzat; erakargarria, azaleratzera ausartuz doan idazlea ezagutu nahi duenarentzat. New Yorkera joateko gogoz gelditu naiz, Canok piano gainean idatzitakoak irakurtzeko desiraz, Canok berekin gorde duen loft-eko giltza ferekatzekoaz; eta noizbait New Yorkera bueltatuko ote den jakiteko irrikaz.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak