« Adiorik ez? | Kasualitateaz »
Bihar / Joseph Conrad (Xabier Galarreta) / Hiria, 2004
Semearen itzulera Mikel Garmendia / Zabalik, 2005-02-24
Ez dugu ezer berririk esango joseph Conrad idazle handi horietako bat dela esaten badugu, eta dela diot, eta ez zela, haren literaturak bizi-bizirik baitirau gaur egun ere. Zenbat lan ez ote diren egin Conraden lanak oinarri hartuta, hala nola Ilunbeen Bihotzean, Iñaki Ibañezek euskaratua, eta Agente Sekretua maisu-lanak.
Nik baino hobeto eta luze idatzi du hainbatek Conraden literaturaren nolakotasunaren eta ezugarriei buruz. Laburbilduz esango dugu Conraden idazkeran badirela ezaugarri konstante batzuk: hitzen erabilera berezi eta anbiguoa, propio egina, erritmo-gorabeherak, elementu naturalen eta abstraktuen pertsonifikazioa… Horiekin guztiekin, Conrad beste idazle asko iristen ez diren leku horietara iristen da, hau da, gauza esanezinak esateko gaitasuna erakusten du; infalibilitateari aurre egiteko ausardia eta ahalmena erakusten duen jeinu baten aurrean gaude, beraz. Hitz potoloegietan ez galtzeko, hona aipagai dugun Bihar eleberri labur honetatik hartutako adibide xume bat: “Agurearen ahotsak zoramena eta hondamena isuri zuen lurretik eta Bessieri gaua ere zoratu egingo zela iruditu zitzaion”.
Aipagai dugun Bihar eleberri laburrean Conraden idazlan nagusietako elementu, eredu literario eta jarrera guztiak azaltzen dira. Izugarria da hain elementu gutxi eta xumeekin halako emaitza lortzea. Berez, halako kronotopo batean garatzen da istorioa (bi etxe elkarren ondoan eta hiru pertsonaiaren arteko elkarrizketa). Aldiz, leku itxi horretatik oso urrunera iristen gara elkarrizketen bitartez: itsas urrunetara, urruneko herrialdeetara eta, azken batean, Harryren (kapitain zaharraren semearen) ametsezko mundu zabal loturarik gabera. Elementu autobiografiko nabariak ditu kontakizunak eta, pertsonaien karakterizazioaren bitartez, gizakion psikologian murgiltzen da, gizakion betiko kezka, beldur eta abarrak agerian uzten dituelarik: askatasuna, etorkizuna, ezkondu ala ez erabakitzea…
Itzulpenari dagokionez, gauza jakina da itzultzen zailenetakoa dela Joseph Conrad, besteak beste, arestian aipatu ditugun ezaugarriengatik. X. Galarretak bere bertsioa eman digu, balekoa. Ausartuko naiz X. Galarretari iradokitzera zenbait esalditan aditza aurreratzeak irakurgarriago egingo lukeela bere bertsioa, hobeto kurrituko lukeela testuak, alegia.
Nolanahi ere, Jon Alonsoren hitzak neure eginez amaituko dut: “Idazle handia da (J. Conrad), itzulpenek eragiten ahal dioten kalteetatik gora hegaldatzen dena”.
Izena eta izana
Jon Gerediaga
Asier Urkiza
Amok
Stefan Zweig
Nagore Fernandez
Auzo madarikatua
Felix Urabayen
Jon Jimenez
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Amaia Alvarez Uria
Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga
Joxe Aldasoro
Bisita
Mikel Pagadi
Mikel Asurmendi
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Asier Urkiza
Eresia
Goiatz Labandibar
Nagore Fernandez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren
Mikel Asurmendi
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Jon Jimenez
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide
Paloma Rodriguez-Miñambres
Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga
Mikel Asurmendi