« Historiaren ironia | Semearen itzulera »
Adio / Bitoriano Gandiaga / Elkar, 2004
Adiorik ez? Igor Estankona / Deia, 2005-02-22
Gero arte baizik, esan ohi da, baina Bitoriano Gandiagaren hil-ondoko liburu honek lasai doanaren hain lerro xume eta naturalak opatzen dizkigu, non datorren moduan hartu behar baita. Joxe Azurmendiren hitzaurre bikainean aurkituko ditu irakurleak liburu honen genesiari buruzko datu gehiago, baina printzipalak bi dira: zehatz bukatutako lana da, prest utzitakoa, eta “bizitzaren errepaso” sosegatua egiten du poetak bertan. Arratsalde zapore ekidin ezinezko bat dauka poemategi honek, hasierako piezetan iradoki eta irakurketa osoan utziko ez zaituena, irakurle. Gauzen izatea miretsiko duzu beste behin Gandiagarekin, baina prismaren kolorea arean aldatuz. Miretsi ere, zauden lekutik miretsiko duzu errealitatea, bidaia ez baita poesiaren lurraldera, baizik eta poesiaren hegoekin norbere barru-barrura.
Bere gorputz nekatua haurtzaroko auzuneetatik itzuli berria balitz bezala, alfa eta omegak topo egiten dute “Adio” honetan, nahastu egiten dira Gandiaga izan dena eta heriotzan bihurtu dena: bihotza beterik ingurukoari zurtuta begira egon den umea. Eragiteko baino hausnartzeko liburuak idatzi izan ditu beti Gandiagak, baina oraingoan, emozio moderatu baten ondorioz edo, deskribapenak apur bat harago doaz, kamustutako eta leundutako hitzen artetik erantzun zorrotzak —egundo lehenengoz, erantzunak— barruntatuko balitu legez: “Nik ikusi nuena/ ez du bestek,/ nik ikusi nuen era berean,/ ikusiko”.
Gandiagaren sotiltasuna obsesio baten egokitzapena da, hizkuntza mundura makurtzeko ahaleginaren emaitza. Batzutan onomatopeia soila agertu gurago du, hotsa deskribatu beharrean. Beste batzutan aldaketak deitoratu baino gurago du bere moldagaiztasuna onartu eta, finean, gizakiaren artegatasuna munduari egotzi ordez nahiago du bere barruan bilatu eta bere gain hartu. Lasaitasun berberarekin begiratzen die zuhaixkaren orriei edo hiriaren argiei hegazkineko leihotik, baina berak badaki denbora badoala —eta era berean gelditu gabe aritu dela— eta azken batean Nabarnizko bere jendeari ikasi ziona dela aldean daraman guztia, eta ez da gutxi. Egia anitz bat gordetzen duen laburpen bat da hori. Bitoriano Gandiaga aberatsa izan zen: “Mendiko isiltasuna esaten da beti, eta egia da, baina mendikoa isiltasun berezi bat da, gauza harrigarriz bete-beterik”.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez