kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Arbelaren gainean / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2004

Kasualitateaz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-02-25

Serendipity, ingelesez, kasualitatea alegia. Gaur egun, Sebald-i esker batez ere, kasualitatea bihurtu da literatura-bultzagile. Baina dena dela, beti izan dira kasualitateak munduan; areago esango nuke, bizitza bera da kasualitate eta ezusteko eta, horrexegatik, datorren bezala hartu behar, duen baino garrantzi handiagorik emateke, baina duen baino garrantzi txikiagorik onartzeke ere. Aurreko liburuetan memorian oinarritu izan da Xabier Mendiguren, oroitzapena astinduz sorrarazi ditu memorian gordeta egoten diren mamuak, batzuk zintzoak, besteak maltzurrak. Memoria-liburuak generozkoak dira berez; genero berezia, genero arriskutsua, osatzen dute, egiaren lurraldetik limurtuz erraz igarotzen baita gezurraren, edo hitz suabeagoa erabilita, fantasiaren lurraldera. Memoria-liburuak, gehienetan, iruzurgileak izaten dira, memoriagileak, idazle izanik, ez baitu egia lantzen, haren irudia edo isla, ispiluaren bestaldetik ekarrita. Bada liburuan Audeni leporatzen zaion esana, zinezkotasuna idazlearentzat ez dela gehigarri moral bat, bere lanaren funtsezko oinarri eta baldintza baizik. Nik ez dut uste Audenek horretan sinesten zuenik, baina esan bazuen, esango zuen, zinez oso. Liburuan pertsonaia asko ageri dira, Itsasondo aldekoak gehienak, tartean Jon Arano, eta esan behar dut hari esker jakin ditudala Xabier Mendigurenek liburura ekarri dituen hainbat kontu: arbel meategietako bizitza, Ibai-Ertz zenari buruzko pasarteak, Lotsatiren berri, eta bestelakoak.

Esango nuke, Jon Arano dela pertsonaia nagusia, narratzailearen ondoren, noski. Historia gehienek hari batez bera hartzen baitute, nola edo hala. Historia gehienak mundu txiki bati dagozkio, eta hori ondo dago. Azken finean, Homeroren historiak, garai hartan oso hurbileko pertsonaiei buruzkoak ziren.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak