« Gandiagaren ondarea | Han goitik itsasoa ikusten da: kritika saioa »
Laguna / Dennis S. Miles (Andolin Eguzkitza) / Txalaparta, 2005
Lagun amerikarra Igor Estankona / Deia, 2005-04-16
Eginahalak egin zituen gure Andolin Eguzkitzak liburu honek euskaraz argia ikus zezan. Ameriketako bere egonalditik ekarri zuen besapean, eta han bizitakoa gogorarazten zion, nik uste. Hainbeste maite izan zituen paraje eta jendeei leiho bat ireki nabi izan zien hemengo argitaletxe baten bitartez eta, nork daki, behar bada Andolinentzat Dennis S. Milesek irudikatzen du nolabait atlantikoaz bestaldean aurkitu zuen grina, hango elegantzia eta erudizio progresista, hango askatasun nahia eta kidetasun sakona. Santurtziarrak bere azken burugogorkeria utzi digu, istorio zail bat, euskara bere-bere baina aukeran korapilatsu bat, oinaze bat, esan ezinezkoa, nobela garratz baten bidez adierazia.
Aitor dut “Laguna” honetan galdu egin naizela, erremediorik gabe galdu. Ez luke bi aldiz errepikatu behar Milesek “helburu komertzialetik harago” idazten duela: bistan da. Nahasmenaren plazerrak ere behar izaten ditu helduleku bat edo beste baina “Laguna”n bakar-bakarrik uzten gaitu idazleak. Gay literatura da, baina ez da nahiko hori esatearekin. Absurdua da goitik behera, baina errealitate anplifikatu eta gordin batean gaudela ere senti dezakegu batzutan, ikusten ari garena baino egiazkoagoak balira bezala ezagutzen ez ditugun gure mamuak eurak.
Ez denez liburuen errua bakarrik izaten, eta garaiak ere asko esan gura duenez, sinetsita nengoen Bernardo Atxagaren “Ziutateaz” gaindituta neukala. Bada ez: argia pizturik egin behar izan dut berriro lo. Elbarri baten ardura hartzean bere izaera humanoaren kafearen hondarrak aurkitzen ditu Morganek arimaren sakon-sakonean. Zeregin hori, maiatasun erraldoi batek itxuraldatua, zuzenean arroken kontra daraman itsas argi ahula bihurtzen da orduan protagonistarentzat. Emozio lartxo behar bada, kontutan hartuz gero gauzak libreki kontatzeko sinboloa darabilela etengabe Milesek, ametsa kasik. Edo arketipoa, hobe: norberaren subkontzientean dagoen jatorrizko eredu bat, dela odola, zaldia edo sabela.
Horrexegatik da liburu hau berezia eta ulertzeko ezinezkoa. Gaitzagoa zenbat eta ahalegin gehiago egin. Ekin diezaiokezu zuk ere, interesgarria eta aberatsa bada, baina “Laguna” irakurtzeko “in the mood” egon behar duzu eta ausart, oso ausart jokatu.
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia
Aiora Sampedro
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Aiora Sampedro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Esne berriketan
Uxue Alberdi
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Asier Urkiza
Esker onak
Delphine De Vigan
Maialen Sobrino Lopez
Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona
Amaia Alvarez Uria
Jai-Alai
Gaizka Arostegi
Jon Agirre
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Mikel Asurmendi