« Munduaren behe-lainoa | Bilboko hondakinak »
Hautsi da katea / Toti Martínez de Lezea / Erein, 2004
Frantziako Iraultzan Javier Rojo / El Correo, 2005-03-16
Toti Martínez de Lezea idazlea arrakastatsua da. Irakurlego berezi batekin bat egiten jakin du eta irakurle horien erantzuna zein izan den ikusita argi dago oso ondo egiten jakin duela. Euskal bertsioan agertzen zaigu orain bere nobela bat, “Hautsi da katea” izenburuarekin, eta ez dut dudarik gazteleraz haren liburuak gustura irakurri dituztenak honekin ere dibertituko direla, hau ere nobela historikoaren alorrean kokatzen baita. Frantziako Iraultzaren garaira eramaten du irakurlea, eta kontatzen du zer nolako eragina izan zuten Frantziako Iraultzaren urte nahasiek Euskal Herriko mugaren bi aldeetan kokatutako herrixketan, batez ere Saran. Nobela historiko tradizionalean agertzen diren ohiko osagaiak ditugu hemen. Esate baterako, garai historiko nahasi batean pertsonaia arrunt batzuen bizitza pribatua kontatzen zaigu. Traman, bestaldetik, abentura arriskutsuak, ezinezko amodioak, traizioak, jatorri iluna duten pertsonaiak agertzen dira. Izan ere, nobela honetan nobela historiko tradizionalenaren topikoak erabiltzen dira, guztiak, folletoietan bezala. Abentura erromantikoak kontatzen dituen nobela dibertigarria da, baina hori baino gehiago bilatu nahi duen irakurleak zerbait falta duela pentsatuko du.
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Mikel Asurmendi
Turismo hutsala
Fito Rodriguez
Asel Luzarraga