« Frantziako Iraultzan | Bakartasunaz bi hitz »
Bilbo dub kronikak / Paddy Rekalde / Susa, 2004
Bilboko hondakinak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-03-18
Hiriko poesia, ez poesia hiritarra, idatzi du Paddy Rekaldek. Izenburuak berak gaztigatzen digu zein den liburuaren espazioa eta norabidea; zian ere, poesia denboran zabaltzen den artea izanik, poesiak ere badu espazio zehatz eta ezaguna. Bilbo esaterako: Arestiren edo Oterorenean; Donostia, Celayarenean; edo ez dute batere espaziorik, edozein espazio izan baitaiteke poesiarena. Baina hiritik hirira alde handia dago, idazle batetik bestera dagoen bera; begia baita neurgailu, eta begi batek begiratu eta ikusten duena nekez ikusi eta begira dezake beste begiren batek.
Begirada oro da morala. Eta hiriko paisaian dabiltzan pertsonaiei begiratzeko moduak, edo haien begirada sentitzeko manerak adierazten zein den poetaren ikuspuntua. Ez dago neutraltasunik inon. Porrot egindako jendeari begiratzen badio, horrek esan nahi du baduela ez haiekin bat egiteko gogoa, baizik eta haien egoeraz errukitzeko. Begirada moralak giza miseriatzat hartzen ditu prostituten imintzioak, nekearen adierazgarritzat La Najako jonki, mozkor, etxebako eta gerobakoen posturak; giza duintasuntzat gizon-emakume adinean sartuxe batzuen elkarrizketak eta bakardadeak.
Paddy Rekalde poetaren begia ez da ironikoa, errukiorra baizik. Haren mundua ez da zerutiarra; infernutik gertuago baitago. Baina infernu horretan bizitzea erabaki du, eta bizitzak zentzua hartzen du ibilbide luze eta nekatuetan barrena, hiri hondakinak bisitatzen, giza hondakinak begiratzen, baian ez turistaren modura.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez