« Gizakiaren zitalkeriaz | Hemingway-ren ibilaldiak »
Goragalea / Jean Paul Sartre (Monika Etxebarria) / Elkar / Alberdania, 2004
Gizakiaren kezkak A. de Amezaga / Bilbao, 2004-06
1938. urtean Jean-Paul Sartrek (Paris, 1905-1980) La nausée kaleratu zuen. 2004.ean euskarazko itzulpena argitaratu dute, Monika Etxebarriaren (Bilbao, 1968) eskutik eta Goragalea izenarekin. Tesi-nobela bat da, nobelaren forma erabiltzen duena —Les chemins de la liberté (Askatasunaren bideak) lana bezala— ideia filosofikoak azaltzeko. Hasieratik, kontakizun erraz bat transmititzen zaigu itxuraz, baina errealitatean korapilotsua da, gizakia lez, atmosfera berezi batean bilakatuko delako. Obrak esperientzia pertsonal bat kontatzen du eta bertan ageri diren hausnarketa askok gaurkotasuna dute: gizakiak gizaki izaten jarraitzen du, ekintza berak egiten. Narratzailea protagonista izango da eta existentzia ilun baten berri emango digu. Literatura Unibertsala bilduma ezagunaren 109. tituluaren aurrean gaude, orain hilabete batzuk Alberdania eta Elkar argitaletxeen eskutik kaleratzen hasi zena, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin. Monika Etxebarriak Nafarroako Itzulpen Zerbitzuan lan egiten du eta Goragalearekin estreinatu da, itzulpengintzaren arloan. Bere ustez, Sartrek jolastu egin zuen lan hau idaztean, gaineratuz filosofo frantsesarentzat “bat ziren pentsatzea, liburuak idaztea eta konpromisoa”. Antiburgesa, iraultzaile argia, konpromisoaren bidetik gidatu zen. Hor dugu 68ko maiatza, adibide gisa. Sartreren filosofia hobeto ezagutzeko, nahiz eta bere lehenetariko liburua izan, berak existentzialismoaren inguruan planteatzen zuen ideologia ulertzeko lana.
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Mikel Asurmendi
Turismo hutsala
Fito Rodriguez
Asel Luzarraga