kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

The Nabarra / Cecil Day Lewis (Luigi Anselmi) / Idatz & Mintz, 2004

Hileta kantu ahaztua Alvaro Rabelli / El País, 2004-02-29

“Bihotz zailduak izanik, heriotza nahiago izan zuten, errenditu baino”. Horrelaxe hasten da Cecil Day Lewis ingeles idazlearen The Nabarra olerki narratiboa, zeharka Washingham historialariaren hitzak gogoratzen dituena, 1350ean ingeles eta euskaldunen artean izandako itsas batailari erreferentzia eginez. The Nabarra olerkia euskaldunontzat erabat oharkabean pasatuko zen, Jesus A. Etxezarraga eta Luigi Anselmiren eskuetara iritsi izan ez balitz.

Gutxi dira kanpoko literaturan gure berri ematen duten lanak, eta hau harribitxi horietakoa da, orain arte ezkutuan edo ibili izan zaiguna. The Nabarra argira jaio da gure plazan Labayruren Idatz & Mintz aldizkariaren eskutik 37. alean, Etxezarragaren sarreraren ondoren, Anselmik euskarara egin duen itzulpena agertzen da ingelesezko originalaren ondoan.

Olerki honek 1937ko martxoaren 5ean Matxitxako aurrean euskal armadaren arrantza-ontzi armatuen eta Canarias gudaontzi faxistaren arteko bataila kontatzen digu, batez ere, Nabarra izeneko bouaren akabera heroikoa, zeinak azken hatsa bota arte amore eman gabe borrokari eutsi baiztizon. The Nabarra olerkia Day Lewisen Overtures to Death liburuan agertu zen lehenengo aldiz, 1938an, Espainiako Gerra Zibila amaitu gabe zegoela.

The Nabarra heroismo militarrari eskainitako azken olerkietakoa dugu, euskal gudari haien aldeko hileta kantua, benetako hileta bikingoa, Etxezarragaren esanetan. Handik lasterrera hasiko zen Bigarren Mundu Gerraren jazoerek mota honetako epika egiteko gogoa kenduko zuten betiko. Egileak berak aitortu zuenez, olerkiak George L. Steeren The Tree of Guernica liburuan kontatzen den gertakariaren bertsioa jarraitzen du, eta bertatik jaso zituen Matxitxakoko batailaren irudi eta deskribapen asko.

Cecil Day Lewis (1904-1972) idazle, itzultzaile eta irakaslea, elizgizon protestantearen semea, Ballinbbuerten jaio zen, Irlandan. Umetan Londresera joan eta Oxforden egin zituen ikasketak. Lan zabala izan arren, Day Lewis ezagunagoa dugu bere Nicholas Blake ezizenarengatik (hogei polizi eleberri idatzi zituen ezizen horren pean) eta Daniel Day-Lewis aktorearen aita izateagatik. Espainiako gerran parte hartu zuten idazle ezkertiar asko bezala, estalinismoak desenkantatuak, alderdi komunistatik urrundu zen. Day Lewisek dohain eta maisutasun aparta erakutsi zuen olerki narratiboa idazteko, The Nabarra, kasu.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak