kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Sei pertsonaia autore bila / Luigi Pirandello (Josu Zabaleta) / Alberdania / Elkar, 2003

Taula gainean Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-03-05

Duela gutxi ikusi nuen berriro Matias zena izeneko filma. Marcello Mastroianik egiten zuen Matiasen papera filma horretan, eta beti iruditu zait Pirandelloren hori zeluloidean politagoa, antzokian baino. Alderantziz gertatzen da ordea, Sei pertsonaia autore bila izenekoarekin, orain euskaraz, Josu Zabaletaren itzulpenari esker, irakurri ahal duguna. Esperimentazio lana da, eta esperimentazio hitza ahoskatu ahala burura datorkit harako txiste hura: “Ba al dakik —galdetzen zuen batek, Hungarian hain zuzen— sozialismoa XX. mendean egin den esperimenturik handiena dela? Eta besteak erantzuten zion: hala bada, zergatik ez dute esperimentu hori animaliekin egin?” Gure arteko famatu batek ere esaten zuen, lotsarik gabe esan ere, esperimentuak limonadarekin egin behar zirela, ez dakit zer esan nahi zuen zehatz, baina erositako prezioetan saltzen dut. Antzerkia, betidanik izan da, esperimentazio-toki, berak duen plastikotasunagatik, berak duen irekitasunagatik, izan ere, antzerki testu bat ez da sekula ixten, egin daitezke aldaketak, eta batzuetan sakonak, egin daiteke pertsonaiez beste, eta behin baino gehiagotan egin da, alda daiteke giroa, pertsonaien mamia aldatzeke, alda daiteke pertsonaien izaera, antzerki lanaren muina jotzeke.

Antzerkiak hori du; horregatik da, generorik zaharrenaz gainera, publikoarentzako erakargarriena. Ahozkotasunari eusten dio, eta antzezleak taula gainean mugitzen, hitz egiten, keinuka ari direnean, ikuskizunak zerbait du magikoa, mirarizkoa, poetikoa. Onenean hori; okerrenean, ikusleek txistuka eta esku-oin zartaka har dezakete lana, baina hori ere mirarizkoa da gaur egun, jendeak erantzuteko ahalmena galdua baitu gehienetan, ikuskizun zenbaitetan izan ezik: futbolean alegia. Pirandelloren hau klasikoa da. Nik askotan ikusi dut, eta ikusi izan dudan bakoitzean aurrekoaren aldean desberdina iruditu zait beti. Desberdina, ez ederragoa edo itsusiagoa; desberdina. Baina hala behar duela iruditzen zait.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak