« Homerok kontatzeko modukoa | Portua »
Kolosala izango da / Joseba Sarrionandia / Txalaparta, 2003
Gerraren krudelkeria Javier Rojo / El Correo, 2004-01-28
“Lagun izoztua” izenburua zuen liburuarekin hasi zen bideari eutsi dio Joseba Sarrionaindiak “Kolosala izango da” izeneko idazlan honekin izan arren. Sarrionaindiak nobela honetan 36ko gerra zibilaren kontaera egin nahi izan du, gertakarien lekuko izan zen narratzaile baten ahotsaren bidez. Eta ahots hau da nobelako osagairik garrantzitsuena, onerako zein txarrerako, gertakariak berak baino esanguratsuago bihurtu baita nobela eraikitzerakoan. Narratzailea gerraren lekukoa izan zen, gerra berak hamaika urte zituela hasi zen-eta; aitaren aldetik, matxinatuen aldetikoa, amaren aldetik, jeltzaleengandik hurbilago. Gerraren aurrean aurreiritzirik gabeko begirada lañoa daukala irudikatu nahi du, ulertu ere oso ondo ulertzen ez baitu zer gertatzen den. Baina ahots honekin idazlea kontraesan batean erori dela iruditu zait, bi ikuspegi desberdin nahasten baitira ahots bakar horretan: gerraren lekukoa den mutikoarena eta geroko puntu zehaztugabe batetik gertakariak oroitzen dituen helduarena. Idazleak ez dio inkoherentzia honi irtenbiderik ematen. Edonola ere, gerraren krudelkeria eta absurdoa nabarmentzen dira nobelan, basatikeria, ingenuoa izan nahi duen ikuspuntu batetik kontatzearen ondorioz.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi