« Oroimena lekuko | Saminaren gainetik, ulermena xede »
Isiltasunaren adabakiak / Karlos Linazasoro / Pamiela, 2004
Pentsamendu txikia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-01-23
Badakit (euskal) argitaldariak kexu direla, eta kexatzeko eskubide osoa dutela uste dut, tabernariek bezala, sekula ez gustura, tabernan jende asko dagoenean jende asko dagoelako, eta gutxi dagoenean gutxi dagoelako, baina, argitaldarien arrazoiak bere horretan utzita, epaitzeke beraz, euskaraz liburu gehiegi ateratzen dela esango nuke, dagoen irakurle kopururako. Liburu asko kaleratzen baita, kaleratu aurretik etsipenak jota; jakinik, kaleratu aurretik, oso irakurle gutxirengana iritsiko direla kaleratu ondoren: aldez aurretik kondenatuak zoko ilunen batean amaitzera, hauts eta amaraun artean. Eta halako egoera penagarria da liburua argitaratu duenarentzat, liburuak idazleen puska baitira: hauspo, zain, bular, bihotz. Izan ere, gero eta jabetuago bainago Euskal herrian idaztea beste tokietan bezain zaila dela, argitaratzea beste tokietan baino errazagoa, apika, baina irakurle leial, fidel eta zalea aurkitzea mirari dela, jainkoen eskuetan dagoena soilik.
Karlos Linazasororen liburu hau, aforismo liburua da. Aforismoak izan daitezke poetikoak, poesiatik gertukoak; edo izan daitezke pentsamendu baten isla txikia, tximista baten argia uzten dutenak, jo eta desagertu, jo eta zirrara betea bihotz-arimetan, filosofiatik gertuagoak Karlosenak: “Unean uneko betikotasuna”, esaterako, Spinozaren filosofia gogora dakarrena. Azken modu horretakoak dira aforismoak: alaiak batzuk “Bost izarreko zerua”; krudelak besteak “Etorkinak, itokinak”, ironikoak gehienak, ironikoak diren bezala Karlosen azken eleberriak, bai gazteak bai helduak dituenean helburu eta meta, metaliteraturaz gain, modaz gain beti, asko irakurtzearen lan (Canetti, Pascal, Schopenhauer eta beste asko ere bai), gogoeta ugariren fruitu, baratza bat hitzez sailkatua: han-hemenka zabaltzen diren esaerak, lerroka, bakarka, ausart eta adoretsu. Poliki irakurri behar, bakoitza dastatuz, nola baratzezainak bere lur puskako sailei begi bete eta osoa ematean. Dastatu eta gozatu unean, biharko esperantzan utzirik besteak. Pentsamolde baten zatiak baitira, bizitza puskak edo pusketak, literatura.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro