« Oroimenaren teatroak | Pentsamendu txikia »
Lorategi beldurgarriak / Michel Quint (Josu Zabaleta) / Erein, 2003
Oroimena lekuko Javier Rojo / El Correo, 2004-01-21
Michel Quint, Frantziako idazle arrakastatsuaren “Lorategi beldurgarriak” izeneko nobela laburra agertu da, Josu Zabaletaren itzulpenean. Istorio honetan narratzaileak, bere oroimenani bidea irekita, kontatzen digu nola bizi zen lotsatuta bere aitaren jokaera bitxiagatik; izan ere, bere aita pailazoz mozorrotu ohi zen eta semeari jokaera hori ulertezina iruditu, harik eta jokaera horren zergatiaz jabetzen den arte. Momentu horretan aitaren jokaera lotsagarri hura beste begi batzuekin ikusten hasiko da. Oroimenaren plazaratze bikoitzaren aurrean gaude liburu honetan. Alde batetik, pertsonaiak bere oroimenean oinarritzen du kontakizuna; baina bestaldetik, ia oharkabean, konturatuko gara bere oroimena ezin bana daitekeela bere aurrekoen oroimenetik, Frantzian Bigarren Mundu Gerran nazien jazarpena pairatu zutenen oroimenetik, oroimena, norberarena eta aurrekoena, bat bakarra baita, eta ezinbestekoa. Liburuaren balioa ez da arlo testimonial honetara mugatzen. Oroimenaren plazaratze bikoitzak kontamolde bikoitza eskatzen du, itzulpenean ere nabarmentzen den bezala. Istorio hunkigarria, gihartsua, barregarria eta krudela, interesik handienarekin irakurtzen den horietakoa da liburu honetan eskaintzen zaiguna.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi