« Begiraden ebazleak | Gerra ez da haur jolasa »
Libreta horiko poemak / Pako Aristi / Susa, 2003
Poesia erromantikoa Javier Rojo / El Correo, 2004-01-14
Pako Aristik “Libreta horiko poemak” izenburua duen poema liburua argitaratu berri du. Poema liburua da, baina bertan agertzen dena ikusita, gehiago dirudi aitormena edota bere buruaren biluzketa, adierazpide lau eta askotan prosaiko baten bidez egina. “Etorkizuna hau zen” esaten bide digu poema horietan zehar, eta hasierako ilusioaren eta geroko errealitatearen artean dialektika sortzen zaigu. Izan ere, hasierako momentuko ilusio hura betierekoa izatea nahi luke, baina alferrikako ahalegina da, denbora igaro igarotzen baita. Hala ere, poema hauetatik mintzo zaigun ahotsak ez du etsitzen eta horren kontra, ilusioek errealitate bihurtzean jasotzen duten endekatzearen kontra ahalegintzen da. Jokaera erromantiko honek begi-bistako ondorioak dauzka poesian. Lehenengo eta behin, modernitatearen aurkako jarrera erakusten du, mundu modernoa kapitalista eta diruzalea baizik ez dela azalduz. Honen auurrean bakardadea aldarrikatzen du, “beatus ille” topikoa berrituz. Maitasuna eta sexua ere aipagai ditu, hauetan bizi indarra aurkitzen baita, mundu materialistari ihes egiteko bideak edo, agian, amarruak. Azken finean, munduan bere destinoa aurkitzerik ez duen erromantikoaren ezinegona agertzen zaigu poema hauetan.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi