kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Eulien bazka / Hasier Etxeberria / Susa, 2003

Eulien bazka Ines Buenetxea / Axular, 2003-12

Eulien Bazka izenburupean plazaratutako liburu honetan, Hasier Etxeberriak eztarrian kartzinoma bat aurkitu berri dioten Damian Arruti entomologo punttu bat xelebrearen pertsonaia aurkezten digu, Arruti honen izaera eta pentsamolde harroputza duelarik abiapuntu eleberria garatzeko. Zatikatuta aurkituko duten gorpu baten hilketa argitzeko aitzakia du oinharri edukiarengatik baino egituragatik tenore beltzaren barnean sailka daitekeen istorio honek.

Egia esateko, ez daukat argi zein den egilearen mezua, ezta mezuaren esanahia ulertu ote dudan ere. Baieztatuko nuke eleberriari izena ematen dioten bi hitzok berok dutela giltza; izan ere egilearentzat, behintzat istorioaren protagonistaren ikuspuntuaren arabera bizitza eulien bazka soilik ez bait da, kaka zaharra, alegia. Eta era batean, ez ninduke hainbeste harrituko Damian Arrutiren moduko pertsona banintz, zeinentzat zatikatuta agertu den hilotza bere emazte ohiari dagokiola dioen adiera egia edo gezurra izan berdin bait dio, idealak edota sinesmenak gaztetasunaren ezjakintasun, sasi-ausardikeri eta ezinegonean, beta zertan igaro asmatu ez eta ingurukoen arreta piztearren burututako txotxolokeriak azaltzeko aitzakia hutsalak baino ez bait dira; maitasun elearen erabilerak gizaki garen heinean ditugun beharrak asetzeko baino ez du zentzurik eta adiskide eta laguna iruzur egingo dizun gizon edo emakume maltzurra bait dira. Borobiltzeko, Zoriona, zer izango eta alde batetik Hondarriabiako golfean daukan “jauretxea”ren izena, bi morroi eta txakurra barne; bestetik, azkenerako Aranzadi elkarteari dohaintzan emango dion euli bilduma osotzen jarduteak eragiten dion dena delako hori.

Artean, sinetsi nahi dut aipu diren elkarbizitzarako ardatz hauen gaitzespenarekin gizarte sistemari kritika zuhur bat dageriela, ezpada Damianen biziminaren eta atsekabearen jatorria, etsipenezko heriotzaren errua sistema berari ez dakiokeen egotz, halabeharrez ardi larruz jantzitako otsoak izatera behartzen gaituena.

Mahaigaineratutako gaiei dagokienez, zenbatespen pertsonaletan datzatzen aldetik, begirunezkoak derizkitzot, egon edo ez egon egilearekin ados. Berriz, txalotu egiten dut burututako aurkezlanagatik, idazkera dotorea izaki, tarteka barne gogoetez tarteka errealak diren tokizko erreferentziekin maisutasunez ornitua, irakurketari darion iradokizunezko giroak gertakarien lekuko bilakatzen bait du irakurlea, dioenaren onirizpena baino, itauna uzten duelarik ixteke irakurlearen esku.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak