kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Izozmendiak / Juan Ramon Madariaga / Susa, 2003

Hotzak hitz Asier Sarasola / Gara, 2003-11-29

Juan Ramon Madariagak idatzitako zazpigarren liburu hau behin irakurrita, azpimarratzeko ezkortasuna iristen da, ez hitza izan baitaiteke, azterketa estatistikorik gabe, gehien errepikatzen den elea. Zer den zer baino, halaber, definitzen baino, zer ez den idazten du, ezetzatik abiatzen den ikuspegian. Ukaziotik badenera dagoen bidea, hitzak irudi ederraren bila elkartuz, eginez.

Eta liburua banatuta dagoen bi atalen gainetik, eta guztian zehar, argi hedatzen diren hitzak, doinu bat; iragankortasuna, orainaren iheskorra, heriotza, begirada galdua, damua, mina eta mina. Gero poetak gizaki tristeak direla ez esateko moduan. Beno, orokortasunera jo gabe. Izozmendiak, denborak higatuta, izerdi geza jariatuz urtuko dira itsaso zabalean —esan lezake Madariagak, barka nazala—. Hausturatik, zatiketatik, ernatzen diren bizitza saiakera galkorrak, azken finean antzuak, irudikatuz. Itxaropen gutxi, asmo edo zer sinetsi apenas, zentzuz janztea bizitza deitzen dugun hau, zail edo mingarri. Salbu maitasuna. Literatura eta erreferentziak, edo idaztea, liburuko letrak bederen, agian. Saminaren oihartzunak diren umore pintzelkadak han-hemenka. Min biziak edo biziak min, heriotzak bere barnean daramatzala irtenbide guztiak eta egoera horretan poeta, eta ia edonor, alaitasunaren sailkapeneko hirugarren munduan biharko egunik gabe.

Horrela, idaztean, esaldiak eraikitzeko moduak, formak, garrantzi handia hartzen du; egilea imajina daiteke izozmendiaren kristal hormatuen ertzik zorrotzena zizelkatzen, hitz bakoitzari duena baina esanahi zabalagoa emanez edo azaleratuz —izozmendia, hitza beraren irudi bezala—. Hitz bakoitzaren aukeraketa neurtuz, arestiko dolu hitzak, dolu doinuak, eta nola, eta zein ordenetan —alderantziz, adibidez— eraman perpausa landuz jostari. Hiztegiaren erabilera beharrezkoa egin dezakeen irakurketa gertatuz, beraz, irakurlegoa murriz dezakeena (zergatik?). Hitzen eta esaldien eta egituren errepikapenak, erritmoaren bila, olerkia musikatuz, sentipen edo ideia bat azaltzeko irudien zerrendak paratuz. Eta sarritan, nolabait sinadura bezala, olerkiei bertsoen moldea luzatuz, oinaren garrantzia; aurreko guztia osatuko duena, zentzuz bete edo, hain justu, aurkako zentzua emango diona. Azkenean, edertasuna deitzera ausartuko naizenaren bila, aurkitzera esatera ausartuko naizelarik.

Bestalde edo ez, egunerokotasuna, olerki baterako arrazoi izan daitekeena, eta batez ere, alderantziz, begitu poetikoz jotzen du idazleak, eta badira oles errealistagoak, zuzenagoak; abstrakzio gutxiagokoak, ildo narratibo zehatzagoen jabe direnak. Hauetan, hitzek ez dute hainbesteko garrantzirik, bakoitza bere aldetik, guztiaren menpe daudelarik, osotasunak iradokitzen duena da azpimarratzekoa; subjektibitateen arabera.

Iritzi honi aipatu bi atalen banaketaren zergatia lausoa zaio, olerki zenbait bi ataletan egon baitzitezken berdin-berdin, alde nabari baten faltan. Zenbaitzuei liburua errepikakorra suerta dakieke, ilunegi; metaforikoegi, neurri batean izotzezkoa, edo ederra itxuraz, baina irakurri ahala, begietan ubera hotz eta iragankorra lagaz badoana —horrela ere, izozmendi—, zenbaitzuk hitz ezezagun edo ezohiko batek —batek baino gehiagok— olerkitik urrunduko ditu, baina zenbaitzuei, hau da, arabera. Iritzi hau, ordea, ez legoke ados. Izozmendiak. Bejondeiola!

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak