kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Sasi arteko sugarrak / Sebastian Gartzia Trujillo / Balea Zuria, 2026

Absentzien agerpenak Hasier Rekondo / Deia, 2026-09-05

Poema baten aurrean badago galdera bat, sinplea eta aldi berean deserosoa: zer geratzen da irakurlearen baitan txinparta estetikoak eta pentsamenduak bat egiten dutenean? Sebastian Gartzia Trujilloren (Lutxana-Barakaldo, 1944) Sasi arteko sugarrak (Balea Zuria) irakurri ostean, erantzuna ez da berehala agertzen. Eta horixe da liburuaren oinarrietariko bat, hain zuzen ere, galderak erantzunei gailentzen baitzaizkie.

Gartzia Trujillo ez da poesia-liburu honetara gaztetasunaren bulkadak ekarrita iritsi. 82 urterekin argitaratu du bere lehen poema-liburua, nahiz eta Egan aldizkarian bazituen argitaratuak zenbait poema. Urte asko baitaramatza irakurtzen, ikertzen eta idazten. Hamaika euskal literato eta Jainkoa (EHU, 2016) lanean, besteak beste, honako egile hauek aztertu zituen: Txomin Agirre, Jean Etxepare, Orixe, Lizardi. Bitoriano Gandiaga izan zen bere ikerketetako lehen gai nagusietako bat. Herri maitea, herri dorpea saiakerak 2006ko Mikel Zarate saria irabazi zuen. Eta liburu honetarako beste bidaide batzuk ere izan ditu, ezin hobeto aukeratuak denak: F. Hölderlin, Novalis, J.R. Jiménez, F. Nietzsche, A. Einstein, M. Heidegger, R.M. Rilke eta zerrenda luze bat.

Sasi arteko sugarrak ez da poesia erraza. Ez du irakurlea hitz politen bidez berehala harrapatu nahi. Pentsatzera behartzen du. Eta pentsatze-prozesu horretan oso gustura aurki daiteke irakurle prestua, konplexutasunaren bidezidorrak ibili nahi baldin baditu. “Buruz aurre amildu nindunan itsasoan / izarrak zitzaizkion begiak / zulatu dizkioten piztia baten orro urdinean…” dio ahots poetikoak Argi-jokoak atalean.

Lau atal ezberdinetan (Ur gainean oinez, De amore (in) sano, Iniziatikoak eta Euskal Minak) banatuta, hari mehe batek harilkatzen ditu poemak, pentsamendu iradokitzailearen haria. Gartziak betiereko gaiak izan ditu idazpide, garaiotako joerez haraindi: Jainkoa (bai, Jainkoa), fedea, zalantza, maitasuna, heriotza, memoria, gizakia, euskara. Poesia ez da beti ideia bat zabaltzeko lekurik egokiena. Poema batek ez du zertan azaldu. Ez du zertan tesirik defendatu behar. Gartziak hori lortzen duenean, ahots poetiko finak gogo-adimenaren larregizko pisu horren gainetik hegaldatuko du.

Hor baitago liburuaren erronka nagusia: pentsamenduaren eta emozioaren arteko zubia. Eta nago pentsamendua larregi nagusitzen denean poesiak galtzen duela. Zenbait poematan egilearen jakituriak poetari lekua kentzen baitio. Ideiak aurrera egiten du eta irudia atzean geratzen da. Euskal Minak laugarren atalean gertatzen da hori nagusiki, “ikertzailea” poetaren gainetik jartzen denean. Eta poesia, azken batean, ulertzea bezainbeste baita sentitzea. Alta, liburuan harribitxi poetiko ugari aurki ditzake irakurle finak: “Itsaso barrenetik / sortuak gara, hondo eta sabairik gabe, / labarrekin betiko / musu eta haginka, arrazoiaren zulotxoan / sartu ezinak”. Infinituaren leinukoak poema apartan, esaterako, gure mugen aurrean jartzen baikaitu soiltasun landuaz.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak