kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera / Laura Macaya / Hamaca / Txalaparta, 2025

Sexu-genero ‘indarkeriak’ eta komunitatea Amaia Alvarez Uria / Argia, 2026-09-06

Laura Macayaren eta Hamacaren arteko elkarrizketa argitaratu du Katakrakek, Itziar Zigaren hitzaurrearekin eta Amaia Astobizak euskaratuta. Izenburuak informazioa aurreratzen digu: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera, eta aurkibidean “punitibismoa”, “sexu-indarkeria” edo “kantzelazioak” irakur genitzake, besteak beste.

Zigak garai nahasiak bizi ditugula dio, eta hurrengo orriek gaurkotasun handiko gaiak dakartzatela adierazi. Baina batez ere komunitatea saretzeko beharra da azpimarratzen duena. Izan ere, lan honen funtsa hori da: nola josi apurtutako jende-taldea?

Mugimendu feministak urteak pasatu ditu generoarekin eta sexuarekin lotutako indarkeriaren gaiari heltzen. Sexu-hezkuntza, maskulinitate tailerrak, autodefentsa ikastaroak, kontzentrazioak eta protokoloak izan dira zenbait bide horri aurre egiteko, hori kudeatzeko. Baina eremu publikoan biktimaren mina eta zigorren politika nagusitu direla egun, eta ahots batzuek beste modu batzuk hobesten dituztela ikus dezakegu liburuxka honetan.

Kontu bat ekarriko dugu hona azpimarratzeko, hausnarketarako modukoa iruditu zaigulako: sexualitatearen eraikuntza eta horren inguruan dauden kausak eta ondorioak. Izan ere, nola kokatzen dugu gure burua sexu-harremanetan? Zein rol jokatzen dugu, zein espektatiba ditugu, zein muga ipintzen ditugu? Hau irakur dezakegu: “Sexualitatea hertsapen-testuinguru batean garatzea ez da nahasi behar txortakide gutxi-asko enpatiko, sentibera edo matxistaren hertsapen zehatzarekin. Horri aurre egiteko bidea da sexualitate transgresoreak eta desafiatzaileak sustatzea, eta bai, baita ere gure gorputzak erlatibizatzea eta haiekin lotzen ditugun sakralitatea eta larritasuna esanahiaz hustea. Eta min eta kalte kolektibo horiek esanahi estrukturaletatik abiatuz ikusaraztea, ez esanahi partikularretatik”.

Amaitzeko, Alianzas rebeldes (2021) liburua gomendatuko dizuegu gai honetan pixka bat gehiago sakondu nahi izanez gero, irakurtzen jarraitzeko. Horrekin batera, lagun artean gai honi buruz eztabaidatzea ere bai, ahal dela bizitako eta konpartitutako gatazka, abusu eta tratu txar egoerak desberdinduta, eraldaketarako ikuspegi kritikoa erabilita. Hitz egin dezagun honetaz.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak