« Hotzak hitz | Nazismoaren sorrera »
Kilkerren hotsak / Edorta Jimenez / Susa, 2003
Historiaren fikziozko erretratu ozena Mikel Asurmendi / Irunero, 2003-12
“Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan” kronika liburua landu eta apailatu bitartean ondutako nobela da “Kilkerren hotsak”. Edorta Jimenez idazleak Espainiako gerra zibilaren historian kokatutako istorio bat narratu du berean. Iraganeko istorioa izanagatik egungo errealitateari lotua. Izan ere, nobela fikzioa eta historia uztartu ditu egileak.
Edorta eleberrigileak ederto gatibatu nau “Kilkerren hotsak” nobelaren bitartez. Honenbesteraino gatibatu ezen, nik neronek, liburuaren azalean agertzen diren pertsonen begiradan daudekeen hegazkin faxisten orroak kilkerren hotsak legez irudikatu bainituen nire baitan. (Argazkia, Robert Caparena da. Nobelan aipatua dena).
Kilkerren hotsak, ordea, udaberri garaian eta nobelaren amaieran agertuko dira. Egileak beste moduko metafora bat agertu digu hartara. Hartara edo amaierara iritsi bitartean, ordea, narratzaileak gerra pairatu zuten pertsonen bizitzak irudikatu eta tolestu ditu kontakizun erakargarrian. Erakargarria eta sinesgarria, halaber.
Uriarte espioia da nobelaren kontalari nagusia. Nagusia izan arren, ez da horregatik bakarra. Nobelaren egileak Uriarteri morroi egoki bat paratu dio istorioa harilkatzeko, “bisitaria” izenekoa da morroi hori. Uriartek bertatik bertara ezagutu zuen gerra zibila, bisitariak, berriz, entzun edo irakurriagatik ezagutu du 1936ko gerra. Bion arteko solasaldiek osotoro arintzen dituzten gerraren karietara azaldutako pasadizoak eta nobela bilbatzeko orduan asmatu duelakoan nago ni neroni.
Uriarte eta “bisitaria” fikziozko pertsonaiak dira. Nobelan badira benetako pertsonaiak, hala ere. Nobelaren amaieran ondo baino hobeto azaldu dizkigu hauen soslaia liburuaren egileak. Horietako bat, nagusia, Alejandro Mallona da. Mundakako —Edortaren herriko— alkatea. Itsas kapitaina. Derion fusilatu zutena. Kristau fededuna. Fede onekoa, demokrazian sinetsia.
Nobela gure historiaren pasarte esanguratsu baten isla eta ispilua da, gure iragan —aski— hurbileko errealitatearen agerkaria. Iraganekoa izanagatik gaurko errealitatea ulertzeko literatur ahalegina. Edorta Jimenezek literatura errealitatea ulertzeko fikzioa berebiziko baliabidea dela erakutsi digu.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez