kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Denbora, nostalgia / Felipe Juaristi / Baroja, 1985

Denbora, nostalgia Maite Lopez Las Heras / kmk.gipuzkoa.eus, 2024-04

Nostalgia itzulerak ematen duen mina da. Denbora, berriz, indarrez arkua tenkatu eta gerorantz jaurtitzen dugun gezia da, oraina urratuz, iraganaren zaurian itua joko duena.

Juaristiren lehen poema-liburuak harrigarriki sakon dihardu pozaz, eta minaz, bigarrena baita lehenengoaren ondorioa; eta desamoreaz, izandako amorearen ondorioa delako. Nostalgia, beraz, denboraz elikatzen da, Itakara itzultzeko, lehenik, Troiara joan behar baita. Aberriaren mira izateko eta jada maite ez gaituenaz mintzatzeko aurretik bizi egin behar baita, eta maitatu, gero haietaz oroitzeko, eta batzuetan gorrotatzeko, oroipen hutsak min ematen digulako, geziaren zauria itxi gabe dagoelako, eta geziak oraindik jomugarik aurkitu ez duelako.

Hogeita hamar urte azpitik zituela idatzitako poema hauek egun arrasto lauso bilakatzen ari den antzinako jakituriaren indarrez josita daude, ez gutxi dakienak asko dakiela erakutsi nahi izaten duen ahalegin handiustezkoan, kontrakoan baizik, jakintza baliabide eta bizibide gisa erabiltzen dakien poeta berezkoaren gisa, alegia. Juaristik, bera jakitun izan gabe ziurrenik, ordurako bazekien bidea egina zegoela, eta hari jarraitzea besterik ez zegoela bere oinatzekin hondarretan urratsak egiteko. Lur hezean oinatzak lagatako hutsunetik harea-pikorrak bilduko zituen poeta gazteak nostalgia neurtzeko balio izango zion harea-erlojua betetzeko, Lesbosko arrats bigun, neke eta gorri batean akaso denbora goitik behera isurtzen ikusteko, haurtxo baten eskuetan urak ihes egiten duen eran.

Gezia, ordea, inoiz ez da atzera bueltatzen, aurrerabidea baita jaurtitzailearen patua, zein amazona, zein gerlaria, zein poeta. Iraganean bizitzea orainari irautea dela dio etorkizunaren ezjakintasunean bizi zen poeta hasiberriak, berak ere ez baitzituen artean galdera askoren erantzunak ezagutzen, amak umearen itaun nekaezinen ihardespen hitzak aurkitzen ez dituen era berean.

Eta denboraz eta nostalgiaz ari garen honetan, hausnarketa ezinbesteko batera narama gogoak zuzenean: izango al da etorkizunean horrelako poemak ontzeko gai izango den gazterik? Erran nahi baita hogei urterekin klasikoen iturritik edango duen poeta jantzirik. Dagoeneko izango denaren susmoaren nostalgiak egindako mina miazten ari naiz, gerlari bakartiaren ber gisan, katuarena bezain latza den mingain lehorrarekin, pauso geldoz bidean aurrera egiteko amaieran lokartzeko. Gaurra arnasten ez badugu, beti izango baita berandu.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak