kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Denbora bere lekura / Gerardo Markuleta / Erein, 2015

Denbora bere lekura Maite Lopez Las Heras / kmk.gipuzkoa.eus, 2024-11

Denborak bere lekua du, baina sarritan toki egokian aurkitzea izaten da zailena, bai denbora bera bai denboran galduta dabilena. Denbora bere lekura ekartzeko ahaleginean datza haren besoetatik alde egin duen iheslariaren jomuga. Denborak ez baitu beti ihes egiten, ezpada guk geuk, haren harian zutik gabiltzan funanbulu ezdeusak, handik ez erortzeko ahalegin bizian edo Parkek ez mozteko erregu etengabekoan. Denborari aurrea hartzen tematzen gara nerabezaroan eta atzera bueltatzeko ahalegin alferrikakoan bizitzaren udazkenean. Baina denbora berez doa, inork bultzatu edo balaztatu beharrik gabe.

Poetaren kezkak ageri dira liburua osatzen duten lau ataletan, edonorenak izan daitezkeenak, bizitzari eusten saiatzen den irakurlearenak kasu. Hitza delako poetaren eta irakurlearen arteko zubia, gramatikarekin ari da egilea jolasean, hizkuntzaren ertzak erakutsi nahian. Politikaren gaia ere agertuko da, gizakia animalia politikoa delako, hiritarrak garelako, edo herritarrak. Eta haurtzaroa izango du poema askotan hizpide. Atzera begira ari da, beraz, bizitzaren denboran zein herriarenean. Halarik ere, denbora bere lekura ekartzea izango da idazlearen ardurarik nagusiena, liburuaren izenburua hartzen baitu lehenengo atalak ez ezik, azkeneko poema batek ere.

Poeta anitz daude poesiaren amaraunean: lirikoak, epikoak eta dramatikoak. Markuletak hiruretatik duela esango nuke, sailkapen hertsietatik urrun. Narraziotik gertu dagoen estilo finean onduko ditu olerkiak konprenitua sentitzen ez den poeta oñatiarrak. Eta hain ohituta gauden isilune deserosoen kontrara, isilune erosoen beharraz dihardu.

Hitzarekin eta formarekin egingo du jolas, haikuak eta esaera zahar itxurako poemak osatuz, esanahaiaren muinerako zuzenerako bidean, zailena, sarritan, beharrezkoak diren hitzak soilik aukeratzea baita, alferrikakoekin denborarik galdu gabe.

Eta bestalde, bizitza batetik besterako bidaia bat da. Denbora batetik bestera eta leku batetik bestera igarotzen baikara munduratu ginen bidaiariok. Baina, finean, bizitako uneen oroimena izango da gure heldulekua, deus gutxi baikara. Eta, azken buruan, bidaia haren oharrak izango ditugu gogokoen, osotasuna bera bainoago. Halaber, arrosondoa neguan ere maita daitekeela gogorarazten ditu poetak, hostorik gabe egon arren. Gerta daiteke, osterantzean, gonbidatuek zerbait alaia jartzeko eskatzea eta guk zer jarri ez jakitea, baina onartzean data gakoa, egun txarrak hobetzeko erremedioak aurkitzen jakitean, hain zuzen.

Azken atala, berriz, Biok egur, biok su izenekoa, maitasunari buruzkoa da osoki. Gorputzen biluztasunaz iluntasunean gozatzea nahiago duela aitortzen digu horietako batean Markuletak, handik aterako baita, bere ustez, argia. Urruntasuna eta gertutasuna aurrez aurre jartzen ditu, denbora distantzian neurtzen dugulako, eta espazioan. Apaindurarik gabeko maitasun-kantak ederki islatzen du amodioaren berezko edertasuna.

Baina, azkenean, erantzuna sekula jakingo ez dugula ohartarazi nahian, WHY irarriko du hilartitzean, zergatik hasten diren itaunak direlako erantzuten zailenak.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak