kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Baina bihotzak dio / Xabier Montoia / Elkar, 2002

Baina bihotzak dio J.A. / Ostiela!, 2003-12

Ipuin liburu bikainak atera ditu Xabier Montoiak eta bere 3. hau ere ez da atzera begira geratu. E.H.ra begira, bai, halaxe daude hamairu istorio hauetako pertsonaiak: Londresa doan au-pair ezpeletarra, Afrikako portu batean ainguraturik dagoen marinel bizkaitarra, Indiara anaia jonkiaren bila joan den neska laudioarra… Izan ere, munduko “herrialde guztietan toki onak badira, baina bihotzak dio zoaz Euskal Herrira”…

Narrazio guztietan agertzen den jendea E.H.tik urruti dago eta horrek herrimina sortzen die gehienetan. Istorio hauek beren protagonisten bizitzetako une esanguratsuak harrapatzen dituzte, irakurleari ezagunak egiten zaizkio pertsonaiak, eta azkenerako beraiekin topatu nahi genuke. London, Napoli, Paris…. Euskalki desberdinak ezin egokiago darabiltza Montoiak, badirudi pertsonai desberdinen izakera hizkera desberdinetan ere isaladatzen dela, istorioak oso dira interesgarriak, sinesgarriak, kosmopolitak eta dokumentatuak, baina girotze aldera soilik, badirudi bidaia guztiok egin dituela… ipuin borobil-borobilak ia denak, narrazio batzuk ireki eta itxiak, beste batzuetan, hasiera edo bukaera irekiak dituztenak… kontakizun askok autore kontsakratu batenak dirudite.

Monbai ipuina itzela begitandu zaigu, munduko istorioetan “foaf tales” edo legenda urbanoak badira eta horietako bat baino gehiago ote diren honoko hau eta besteren bat (Napoli, London…), eta ezagumena ere baduela, esango genuke. Halifax, egun-egungo istorioa, bizkaieraz, tokiko istorioa unibertsala bilakatzen da, garai batekoa gaurkoaren aitzindaria. Badirudi, liburu honetan bezala, bizitza errealean ere kristo guztiak baduela sekreturen bat eta Xabierrek badaki sekretuok bestenganatzen. Buenos Aireskoa, egun-egungo gaia dugu eta hasiera eta bukaera, beste ipuin askotan bezala, bikain lotua. Erreferentzia aberatsak topatu ditugu, tonu itxuraz xinple baina nahita xinple eginak…

Denetan ere, baina Douala eta Meotz izenburuko istorioetan, eta azken honetan gehien, pertsonai ezberdinen ahotsetan E.H. beti presentearen berri ematen zaigu. Ahots horiekin ados egon ala ez, euren argudioak eta hitzetik hortzera darabiltzagun gauzak txukun isladatzea lortzen du Xabier Montoiak. Nork zioen politikan-edo jatorria duen bortxaz-eta ez zela idazten? Montoiak ondo egin du hori ere eta badirudi urte batzuk bota dituela liburu hau tajutzen; hala ez balitz ere, harrapatu gaitu…

Gure uste apalean (beharbada, “apalean = baldan” esango luke oraingo gazte euskanol batek, harentzat “apalerako beste bat izango delako” liburu hau, eta uste “harroa” deituko lioke beste kritiko batek gure iruzkin honi, ez baikara kritiko iaio), maisulan baten aurrean gaudela, ipuin guztiak edo gehienak gustatu zaizkigu. Agian, ez da hainbesterako, azken batean ez dela nobela, esan dezake norbaitek, eta eleberri handia egitea dela handiena, baina egun ipuinak nobela adinako garrantzia dutela eta tiradizoa ere badutela esan beharko litzaioke…

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak