kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Bitartean heldu eskutik / Kirmen Uribe / Susa, 2001

Bitartean heldu eskutik Ainhoa Arozena / Egan, 2003-03

Poesia irakurle gutxiren generoa dela esan ohi da. Alabaina, gainerako generoetan bezalaxe, poesia liburu onek ere oihartzuna lortzen dute eta horren adibide dugu Uriberen Bitartean heldu eskutik liburua. Euskal Herrian oso harrera ona izan du liburuak eta Euskal Herriko mugetatik urrun ere entzun ahal izan dira aipatu liburuko hitzak. Berriki, Urdangarin, Rueda eta Mendizabal musikarien laguntzarekin, New York-en errezitatu ditu idazleak liburuko hainbat poesia eta harrera beroa jaso dute gainera.

“Lurrera jaitsi nahi izan dut, irakurleengana gerturatu eta topikoekin apurtu” horixe adierazi zion Kirmen Uribek Beterriko Liburua literatur aldizkariari liburua argitaratu zuenean. Ez zen saiakera hutsean geratu, ez horixe!

Zer esan Kirmenen poesia liburuaz? Bada, pertsonon sentimenduak jaso ditu Kirmenek bere lehen olerki liburuan. Jaiotzatik heriotzaraino bizitzen ditugun edo bizi ahal ditzakegun une argi nahiz ilunak, zoriona eta tristuraren arteko balantzan ekarri ditu. Sentimendu ezberdinak igortzen dituzte olerkiok, bizitzak berak eskaintzen dituen egoeraren araberakoak, goxoak batzuk, mingotsagoak besteak. Kalean, etxean, autobidean, supermerkatuan edo ospitalean kokatuta, gertuko tonua hartzen dute lerro hauek, irakurlea olerkiarekin identifikatuta sentiarazterainokoa. Irakurlea olerkiaren barruan sartzea lortu duela esatera ausartuko nintzateke. Freskura dario liburuari, hasiera-hasieratik.

Hitzaurrean Rikardo Arregi Diaz de Herediak dioen bezala, “liburu honetan ez dago gizakirik, liburu honetan gizon-emakumeak daude, adin guztietakoak, jatorri guztietakoak, leku zehatzetan bizi eta hiltzen direnak, gorputza dutenak. Auskalo arima duten, gogoa bai, zalantzarik gabe. Baina badute oroimenik eta beldurrik eta galerarik eta milaka gauza humanorik, eta igandeetan hondartzara doaz. Eta badira hain gizaki ezen jainko direla. Jainko hilkorrak, jakina”.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak