« Margolarien antzera | Bira eta bira »
Argialdiak / Miriam Luki / Susa, 2023
Argia, aldika Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2024-10-13
Lukiren narrazio liburua hamarna orriko (gutxi gorabehera) bederatzi ipuin laburrez dago osatuta: Argialdiak. Izenburutik abiatuko gara, izan ere, argialdi hitzak argitasuna, araztasuna, distira, poza, alaitasuna esan nahi du. Baina ipuinetako egoerak zailak dira; hotzak, deserosoak, batzuetan ilunak. Eta pertsonaia asko haserre, triste, perturbatuta daude. Zergatik argialdiak orduan? Arre edo iso egitera animatzen dituen argialdi desberdinak daudelako ipuinotan: pertsonaia bat, hitzen bat, mezu bat, albiste bat…
Ipuin batzuk hirugarren pertsonan idatzita daude; beste batzuetan ahots bakarra ezagutuko dugu eta pertsonaia bakarraren ikuspegia ezagutuko. Eta badago bi ahots erabiliko dituen ipuinik. Tonuak ere anitzak dira, eta oso modu interesgarrian erabili ditu: Lau hankan ipuinean, adibidez, erabiltzen duen ironiak klase sozialagatik dagoen botere harremana kritikatu nahi du eta pertsonaietako bat erridikulizatu.
Espazioari dagokionez, egunerokotasuneko espazioak direla esan genezake, eta denak dira espazio itxiak: okindegia, harategia, etxea, erbestea, kartzela, kotxea, sukaldea, baserria edo egoitzako logela… Lanlekua —ipuin askotan oso modu zehatzean deskribatua— edo bizitokia, ordu asko egoten diren lekuak dira. Batzuetan pertsonaien aterpea da kokalekua; besteetan, ordea, itolarria sortzen duena hori berori izan daiteke.
Egituran, nahiko zirkularrak dira narrazioak. Momentu konkretu bat kontatzen digute, eta hasierako egoera bukaeran argitzen da gehienetan. Atzera-aurrerakorik erabili gabe pertsonaien barne munduak erakusten dizkigu nondik norakoak.
Narrazio bakoitzak estilo propioa duen arren gehienetan dagoen elementu estilistiko bat aurkitu dut liburuan. Ipuin guztiek dute irudi indartsu bat, oso bisuala dena eta efektu pizgarria sortzen duena: komunean beldurrez sartu den Nora, lau hankatan besteek botatako apurrak jasotzen ari den langilea, burua handitzen ari zaion protagonista, labana eskuan duen harakinarena eta abar. Horretaz gain, deskribapen zehatzak egiten ditu autoreak, ahotsekin jolastuz plano desberdinak erakusten dizkigu eta istorio bakoitzean itxi gabeko zirrikituak uzten ditu.
Ipuin motzak izanagatik poliki eta arretaz irakurtzea eskatzen dutelakoan nago, kontatzen eta esaten ez denak garrantzia baitu liburu honetan. Irakurri ahala irakurleak pentsatzen duenak, alegia.
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi