« Mendea eta segundoa | Argia, aldika »
Leiho bat bihotzean / Aintzane Galardi / Balea Zuria, 2024
Margolarien antzera Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2024-10-12
Aintzane Galardiren bosgarren poema liburua irekitzen duenak zein diren estiman dituen artistak jakingo du, haien esanak agertzen baitira olerki gehienen sarreran. Ale hau osatzen duten bi atalen izendapenek berek adierazten dute artearen eta literaturaren arteko uztarketa: “I Polikromiak”, (37 poema) eta “II Monokromiak” (30 poema). Bidenabar, esan dezagun lotura hori ohikoa izan dela sormenean, Galardiren bertsoek “Ut pictura poesis” esapidea gogora dakartelarik. Klasikoen arabera, arteak izendatzaile komuna izan behar zuen. Horrela, poesiak hunkigarria eta oroigarria izan behar du, ikuslearen buruan koadro batek sorturiko irudiak iradokitzea bezala.
Horrenbestez, margolaritzak eta poesiak esperientzia estetikoa dute komunean, hartzaileak artelan baten aurrean sentitu beharreko gozamena, alegia. Eta Galardiren asmoa hortik doala uste dut, poemek koadro edo postal bat bailitzan hartu behar direlako sentsazioa sorrarazten baitute. Margolariaren eta olerkariaren lanak, jarduera berdintsuak, izenburuetatik iragarrita: “Pintura kaxa”, “Koloreen mintzoa”, “Akuarela”.
Halaber, poetaren begiradan, batetik, bere sentsibilitatea erakartzen duten paisaiak azaleratzen dira, esaterako, Oiartzungoak “Arditurri”, “Munerre”), Japoniakoak (“Hokusairen bisita”, “Japoniar kamelia”) eta antzinatekoak (“Efeso”, “Hierapolis”); bestetik, pertsonaia historikoekin solasaldi modukoak (Marie Kroyer, Luzio Fontana).
Laburbilduz, hiru ardatzek —pinturak, poesiak, hizkuntzak— hezurmamitzen dute Galardiren liburua, non estetikarako joera nagusitzen den. Hala ere, apur bat nekagarria dirudike hainbeste izen agertzeak obran zehar. Erran nahi da aipamen horiek oso harira ekarriak direla, zalantzarik ez. Eta ederretu, osatu egiten dutela. Alabaina, autoreak ez du sostengu horren beharrik, poemek beren kabuz hegan egin baitezakete.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro