« Sinesgarritasunaren matrioxkak | Zuloak »
Gurpilak / Eztizen Artola Iturrate / Txalaparta, 2024
Ilargiraino eta bueltan Jon Jimenez / Gara, 2024-09-22
Espetxearen gizarte-funtzioaz asko idatzi da oraino. Estatuaren segurtasunaren aurkako krimenak leporatu zizkioten Dostoievskiren ustez, erratera, “gizarte baten zibilizazio-maila presoei emandako tratuaren arabera neurtzen da”. Harekin ados zen Nelson Mandela “terrorista” ere, zeinarentzat inork ez baitu benetan ezagutzen nolakoa den nazio bat bere kartzeletako batean egon arte. Biek ala biek eta euskal herritar bereinek utzi dituzte murruaz barruko testigantza ugari —atzera asko ibili gabe, Jose Mari Sagardui Moja “Gatza”-k “Zaldi berdea” (Ataramiñe, 2022) liburukoa, adibidez—.
Dostoievski edo Mandelari jarraiki, dispertsio moduan edota bisiten eta komunikazioaren murrizketetan, presoen lagun eta senideengan kartzela-sistemak aplikatzen dituen zigorrak erantsitako krudelkeriaren adierazle behinena dira, zibilizazio maila baxu baten etsenplu garbia. Gaur arte, baina, hesiaz kanpo zirenek bizi duten egoera jasotzen zuen libururik ez zen gurean. Hutsune hori betetzera etorri da, hain justu, Eztizen Artola Iturrateren (Bilbo, 1999) “Gurpilak” (Txalaparta, 2024), narrazioaren eta testigantzaren arteko lana. Estreinakoa “motxiladun haurrak” deritzogunei ahotsa eman diena. Koskortuz doan alaba ttiki baten begietatik ikusiko dugu nola bihurtzen zaion aitaren ustezko etxea espetxe. Mansilla de las Mulas, Burgos, Daroca, Aranjuez… bere atzetik abiaraziko gaitu karretera espainoletatik aita bisitatzera halako egoera pairatzen duten bertze batzuekin. Biziko ditugu harekin batera urtebetetzeak, amaren baikortasun etengabea, eskolako bertze haurren jarrera, aitaren lagunak ez diren kartzelari horien erdeinua… baita aitaren askapena ere. Eta, kontzientzia hartzen doan heinean, sufrituko ditugu harekin batera kontraesanak eta minak eta, behin aita kalean egonda ere, urte luzeetan zehar espetxeak biengan jarri duen distantzia murrizteko ezintasuna. “Munduan kantatzeko dago arrazoi bi, kanta diezaiokezu maitasunari edo askatasunari”. Halaxe hasten da Rodrigo Cuevas abeslari, performer eta ekintzaile asturiarraren “Allá arribita” kanta. Artolak, halarik ere, ideia hori goitik behera ezeztatu du bere estreinako liburu honetan eta frogatu, badela aldi berean ilargiraino eta bueltan doan maitasunari eta askatasunari kantatu edo idatz diezaiokeenik. Izan ere, motxiladun haurren historia kontatzeko, hots, presoen seme-alaben bizipenak edesteko, derrigor jo behar baita gurasoekiko eta inguruan daudenekiko maitasunaz eta askatasunarentzat oztopo handienak diren espetxeen eraisketaz idaztera. Hala, “zer desio kartzelak eztandarazteko” batek emanen dio amaia liburuari.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro