kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Nerabeen garrasia / Telmo Lazkano / Maitane Ormazabal / Alberdania, 2024

Gurasoek irakurri beharreko liburua Aiora Sampedro / El Diario Vasco, 2024-09-14

Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkanoren saiakerak dagoeneko bigarren edizioa argitaratzea lortu du eta irakurleen arreta erakarri izana erabat justifikatua dago barnean lortuko duenarekin. Liburuak bi plano arakatzen dituela esango nuke, beti ere nerabeen nortasunean jarrita arreta, batetik, osasun mentalari eta hura zaintzeko baliabideei heltzen die eta bestetik, sare sozialen eta IKTen erabilera goiztiarraren arriskuak azaldu eta haiei kontra egiteko baliabideak azaltzen dituzte.

Lehen atalean, nerabeen osasun mentala arakatu eta gaur egun sortzen diren arazo nagusiak azaltzen dituzte neuropsikologia baliatuz (autoestimu arazoak, depresioa, antsietatea…) eta alderdi horretan, sare sozialek haien arrakasta lortzeko darabiltzaten teknikak aletzen dituzte. Kapitulu honen ekarpenik interesgarriena fusio horretatik eratortzen da, izan ere, sare sozialek erabiltzaileon adikzioa lortzeko teknikak darabiltzatela azaltzen dute egileek eta horiek, ezagunak zaizkigun beste adikzio batzuek erabiltzen dituzten mekanismo kognitiboekin bat datozela erakusten dute, hala nola, drogak edo apustuek nahiz jokoak eragiten duten dopamina nahasmenduen antzeko diseinua dutela argitzen dute. Bigarren atalean, haiei aurre egiteko teknikak zerrendatzen dituzte, bai IKTek eskaintzen dituztenak, bai guraso edo gizarteak eskaini ditzakeenak (gertutasuna, elkarrizketa, gizarte-saretze trinko bat…).

Aurrekoak erakusten du bi egileen formazioa zabala dela, hezkuntzan, psikoterapian nahiz neurozientzian, baina azalpenen indarra haien zientifikotasunetik baino, haiek irakurle arruntari adibideen bidez helarazteko duten gaitasunari dagokio. Hala, azaldu nahi dena jakinarazteko egunerokotasuneko gertakariekiko alderaketak egiten dira edota esperimentuen berri ematen da eta testua aise eta gustura irakurtzen da.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak