« Idatzita ez dagoena irakurtzen denean | Ipuin krudelak »
Izozmendiak / Juan Ramon Madariaga / Susa, 2003
Iceberg bat kalearen erdian Igor Estankona / Deia, 2003-11-04
Juanra Madariagaren poema liburu aberatsena jadanik idatzita dagoela (eta “Amodioa batzuetan” deitzen dela) uste genuenontzat ustekabe galanta izan da “Izozmendiak”. Funtsean ez dirudi idazlearen leitmotiva aldatu denik, baina estiloan eta tonuan bereziki ausart dator bere poesigintza honako honetan: betiko oinarrien gainean aldakuntzak egin nahi izan ditu, eta bistan da aldakuntzok emaitza ona eman diotela. “Izozmendiak” bestelako liburua da, berezia.
Arinagoko lanetan iradoki baino ez zuena egiten azal-azalera dakar orain. Emozio artistiko hutsaren zalea inoiz izan ez bada ere, oraingoan irudi eta hitz-jokoz kargatu ditu konposizioetako asko. Poema garbi eta zuzenak dira, baina bihurriak, edertasunari bezainbeste leku utziz iluntasunari, ordenari bezainbeste tarte utziz noraezari, hierarkia berbera ezarriz esanahiari eta ulertezina denari. Horren guztiaren emaitza bihotza errenditzerainoko irakurraldi kaotiko eta zirraragarria da.
Idazlearen beste liburu batzuei aitortu izan diegun buru-argitasuna aitortu behar diegu halaber izozmendi hauei. Errealitatearen punta zorrotzak leundu eta taxutzeko gaitasunak egiten du posible hainbeste sentipen eta hainbeste kontraesan lerro gutxi batzuetan biltzea. Bilbotarraren idazkerak zapore atsegin eta neutroa uzten du. Liburua ireki eta lehen ahapaldian horren inguruko metafora izan daitekeena dator: “kresalean barrena” doazela izozmendiak “igarokor, ur geza daramatelarik”.
Leitmotivak, ordea, lehen ere aipatu dugu, bere horretan darrai. Poesiaren eta errealitatearen arteko aldea ezabatzeko mandatua jaso balu bezala idazten du Madariagak. Dena ez da sufrimendua, baina sufrimendua dago. Dena ez da borroka, maitasuna ere badagoenez. Kontraesanez betetako errealitate hori poemara makurtu ahal izateko nahastu egin behar da, lerro berean ezarri ederra eta itsusia, noblea eta makurra. Xelebrea da baina nahaste hori hain dago landua non irakurleak, galdu beharrean, bere burua aurkitzen baitu. Mila zatitan desegindako jende ustez modernoaren desorientazioari eskainitako kantuak dira poema asko (“Ume bat segundoro”, “Ez nabilela”, “Inor ez”…), apur bat argiago ikusten dugularik ia ezer ez daukagula argi, ez bada poesiak salbatuko gaituela erantzunik ez duten galderen gose aseezinetik.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro