« Iceberg bat kalearen erdian | Sinpletasunik konplexuena »
Behi eroak / Patxi Iturregi / Elkar, 2003
Ipuin krudelak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-11-14
Ipuin liburu honek, Anton Txekhoven hitz batzuk ditu aitzindari: “Askotan aurpegiratzen didate tontakeriei buruz idazten dudala, ez dudala heroi positiborik edo iraultzailerik, ( ) baina, non topatu halakorik?”. Tontakeria hitza ez da Txekhovi dagokionez, zentzu hertsian hartu behar, berak ez baitzuen sekula tontakeriarik idatzi, baina bai eguneroko kontu xume, txiki eta apalak; kalean ikusitakoari buruz, tranbian begietara etorritakoari buruz, besteak beste. Egunerokotasuna hartzen baldin badugu literatura-mota baten ezaugarritzat, alegia eguneroko bizitza, eguneroko gorabehera triste eta umilak, umiliagarriak ere bai, bihurtzen baditugu literatura, orduan esan behar Patxi Iturregi saiatzen dela, behintzat, asmo horretara hurbiltzen. “Zabor artean arakatzen izeneko ipuinak esaterako, ongi ekartzen du orrialdeetara ume bat mundura ekarri berri duen bikote baten egoera psikologikoa. Gaur egungo bizimoduaren islatzat jo dezakegun ipuin hori. Besteak, bizitzatik at daudelako, Unibertsoko materia iluna”, esaterako, non bi martziano motodun beste bi martziano suziridunekin topo egiten duten, martziano lurtarren kalterako; edo sinesgarri ez direlako, Crudités, Gidoia aspaldi dago idatzia, Gaitzak eta Izurriteak, besteak beste, fantasiaren mundu autonomoan kokatu behar.
Ipuinetan, eta azpimarragarria dela uste dut, biolentzia handia dago, batzuetan ironiaren sostengu eta makulu, “Inoiz ez dit kasurik egiten hitz egiten diodanean”, ipuinik politena nire iritzian, mendeku baten historia, grazia handiz kontatua. Besteetan, ordea, biolentzia horrek ipuina kutsatzen du, eta krudelkeria bihurtzen da. Badakit bizitza bera ere askotan krudela dela, bortitza dela, gogorra dela, baina krudelkeria samurtasunik gabe, bortizkeria apaltasunik gabe, gogorkeria biguntasunik gabe, indar erakustaldi besterik ez da. Horrekin batera aipatzekoa ere bada erregistro desberdinen erabilera: urbanoa eta ez urbanoa, jasoa eta kalekoa.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi