« Bacchabunda (Catulus-en omenez) | Nazionalismoaren tesia eta antitesiaren sintesia »
Itzalen tektonika / Itxaro Borda / Susa, 2024
Sismologia emozionala Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2024-06-01
Euskaraz argitaratzen dituzten idazleen artean maiztasun handikoa dugu Itxaro Borda, literatur genero anitzeko obrak jorratu dituen egilea. 2024an poesiara gerturatu da berriro “Itzalen tektonika” bere hamahirugarren poema-liburuarekin. Nola egituratu duen alea deigarria begitandu zait; alde batetik, 34 poemek Epizentro atal luzea osatzen dute; beste aldetik, Erreplikak deritzotenak birritan azaltzen dira, baina, zenbakizko ordenari erreparatuz, 3tik 1era hasieran eta 1etik 3ra bukaeran (olerki kopuru desberdina 6 multzoetan). Irudia oso indartsua da, modu konzentrikoan, barrutik kanporantz, erdiko poemek besteen erreplikak —emozioen ildoak, alegia— sorrarazten baitituzte. Planteamendu hori abiapuntutzat harturik, hainbat baliabide hauteman ditzakegu liburuan, esate baterako, metaforak, aliterazioak, narraziorako joera, kopla zaharren tankera edo aforismoen antzekoak.
Bordak ardaztu du liburua honako gaietan: azalaren azpian atzeman ezin dena, sexualitatea, lehenaldiaren gaineko begirada, bizitzak dakartzan eraldaketak edo lurra eta paisaia, izadiarekiko maitasuna islatzen baitu, bisitatu dituen Kataluniako eta Euskal Herriko tokiak bertsoetan agerraraziz. Halaber, erreferente literario-artistikoak tartekatu ditu; Gandiagaren Elorriren aipamena behin baino gehiagotan, baita emakumezko konpromiso eta identitateari lotutako ahotsak ene, besteak beste, Annie Ernaux, Marcela Delpastre, Maria Mercè Marçal, Chantal Akerman eta Josephine Bacon.
Azkenik, hizkuntzarekiko estimua azpimarratu beharra dago; haren erabilera taxuzkoa bezain eredugarria —nola arakatzen duen hitzaren haraindian— uzten du agerian, ñabardurei arreta jarriz, adierazgarritasuna areagotuz. “Le mot juste” bilatzen duen idazle oparoa dela erakusten digu.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi