kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Manttalingo alaba / Mikel Etxaburu / Pamiela, 2024

Ekarpena Jose Luis Padron / Bilbao, 2024-06

Ondarroa eta Mutriku artean, Saturraran Gipuzkoako mugan kokatzen den hondartza ederra da. Gaur egun Mutrikuko Flysch Beltzarengatik da ezaguna, baina XIX. mendearen erdialdean, Gran Hotel Balneario luxuzko bainuetxea hartzen zuen eraikina zegoen.

Gaur egun aisialdirako baliatzen den espazio hura, garai batean errepresiorako baliatu zen. Leku zoragarri hartan, paraje paregabe hartan bertan, Frankistek planifikatua eta antolatua, errepresiorako testuinguru oso bat zegoen.

Gaur egun udatiarrek aparkatzen duten leku berean, lehen, orain dela ez hainbeste urte, Saturrarango emakumeen kartzela izan zen, Estatu espainolean izan zirenen artean, kartzelarik ankerrena eta bizi baldintza makurrenak zituena.

Gaur haurrak jostatzen diren toki berean, lehen haurrak amengandik banandu eta erregimenarekin bat egiten zuten familia dirudunei eskaintzen zieten.

1937-1944 bitartean 4.000tik gora emakume gatibu egon ziren Saturrarango kartzelan, ia berrehun hil ziren, 116 emakume eta 56 haur. Lekukoek diotenaren arabera, preso kopuruan eta horiek sufritutako ankerkerietan latzegia izan zen Saturraran. Ez da ezer geratzen. Edo agian bai.

Nahiz eta eraikina ez egon, historialarien dokumentazio lana dago. Nahiz eta euskarri arkitektonikorik ez egon, unibertsitate mailako ikertzaileen master amaierako ikerketak daude. Nahiz eta eraikinak eraitsi egin zituzten, artikuluak daude, abestiak daude, erakundeetako ordezkariak daude, oroigarriak daude, tragedia hartan oinarritutako dokumentalak daude.

Horiek guztiek erabaki dute ez dela ahazteko modukoa han gertatu zena. Guztiek egin dute haien ekarpena, han gertaturikoa historiatik borratu ez dadin. Guztiok uste dugu Saturrarango kartzelan gertatu zena ezin dugula ahaztu.

Hala, iraganaren eta memoria historikoaren garrantziaz jakitun, Mikel Etxaburu idazle ondarroarrak Manttalingo alaba (Pamiela, 2024) izeneko poema liburua kaleratu du, Saturrarango kartzelan giltzapean egon ziren emakumeei eta 1936ko gerran ahaztutako guztiei eskainia.

Ekarpen txiki bat dela dio egileak. Baina indar handia du. Guretzat txikia da, baina “lurrazpian bizi diren” haientzat poz handia da. Ez, ez da gutxi.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak