« Oren gorenez | Bidasoa bazterra solasean »
Carvalho Euskadin / Jon Alonso / Susa, 2023
Dagoeneko existitzen ez den eleberri bat Aiora Sampedro / El Diario Vasco, 2024-03-29
Jon Alonsok joan den urte amaieran argitaratutako “Carvalho Euskadin” eleberria idazle iruindarraren ohiko genialitatetik gertu dabilen istorioa da. Idazle nafarraren ohiko obsesioak nahasten ditu oihartzun literarioa duen nobela honek: politika eta kriminalitatea uztartzen ditu tramak, eta literaturaren inguruko ardura antzematen zaio egileari.
Bigarren alderdiari tonu jostarian heltzen dio egileak. Eleberriaren protagonista Vazquez Montalban idazle katalanaren pertsonaia ezagun batekin lotzen den heinean, dagoeneko ezaguna den marko batean kokatzen du Alonsok bere istorioa. Alonsoren ekarpena Vazquez Montalbanen eleberrietan euskaldunen inguruan agertzen diren estereotipoak, aurreiritziak eta txisteak baliatuz, Carvalho protagonista izango duen euskal lurretako misterio bat eraikitzea izango da. Ispilu jolas dibertigarria osatuz, puzzlearen fitxak elkartzen joan nahi duen irakurlearentzat.
Bestalde, bide horretatik Alonsok bere ohiko buruhausteetara ekarri du eleberria. Kriminalitatea eta euskal politika lantzen ditu. Orokorrean egileak erabiltzen duen tonua jostaria bada ere, detektibeak ikertu behar duen krimena serioa da. Carvalhok ETAkide baten hilketa eta desagerpenari erantzungo baitie. Hori guztia, euskal politikaren eta kulturaren arteko harremanak biltzen duen ifrentzuan. Izan ere, deskribatutako kontakizuna eleberri anonimo gisa agertuko zaio nafar administrari funtzionario bati eta kultur ekitaldi baten aitzakian, haren egilea bilatzen saiatuko dira politikari eta funtzionario euskaldunak. Azkenik, testu apokrifoa dela deskubritzeko. Pentsatzen utzi nau ea euskal literaturaren memoria historikoa eraikitzeko boterea zalantzan jartzen ote duen Alonsok interpretazio honetan edota idazteke dagoen eleberri baten metafora posible bakarra ote den.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez