« Hitzak eta akuarelak | Hogei urte iraun zuen hamarkada »
Carvalho Euskadin / Jon Alonso / Susa, 2023
Carvalhok Lanbas topatu zuenekoa Asier Urkiza / Berria, 2024-03-10
Bere-berea duen genero beltzera itzuli da Jon Alonso iazko azaroan kaleratutako Carvalho Euskadin nobelarekin. Berezitasun handia dakar lanak, baina; bere ohiko protagonista Enekoitz Ramirez Lanbas aspaldiko detektibe literario batekin txirikordatzen du oraingoan Alonsok, Manuel Vazquez Montalbanen Pepe Carvalho ospetsuarekin, alegia. Omenalditik harago doan erabakia delakoan nago, Alonsok Vazquez Montalbanen alegiazko nobela bat antzeratzen baitu, testuartekotasunetik asko duen proposamena eginez.
Eleberria, berez, Lanbasen kasu batetik abiatzen da. Sanchez Godin intelektualak beragana jotzen du, argitaratzekoa zen Manuel Vazquez Montalbanen Carvalho Euskadin nobela desagertu ostean. Lanbasek, informatikari baten laguntzaz, euskarazko bertsioa baino ez du errekuperatzen. Liburuaren zati handiena eleberri horrek hartzen du. Istorio korapilatsua da: Guadalupe Agirre izeneko enpresari donostiarrak Pepe Carvalhoren zerbitzuak kontratatzen ditu, 80ko hamarkadan desagertutako Kokotxa militantearen kasua argitzeko, pista berri baten peskizan. Euskal Herrira partitu beharko du Carvalhok, eta amarru batean erori, kontu ilun eta sumaezinak tarteko direla. Intrigazko bilbea gorabehera, eleberriaren mamia Alonsoren galbahetik igarotako Carvalhoren begiradan dago, bartzelonarraren juzgu eta iritzietan, ironia eta sarkasmoz blaitutako betaurreko horietan. Gizarteari buruzko iruzkinek ezaugarritzen dute nobela beltza, eta gizarte jakin baten erradiografia dakusagu Carvalhoren bitartez: 2003ko euskal gizartearena.
Nola ez, janaria darabil sarri Alonsok iruzkin horien metafora gisa, Carvalho gastronomoaren aho-sabaian dastatzen direnez euskal kulturaren paradoxa zenbait. Borroka armatuaz, euskaldunen nortasunaz, euskal sukaldaritza modernoaz, turismoranzko kultur biraketaz; oro har, euskal kapitalismo berantiarraz arituko da detektibea, hausnarketa hutsez batzuetan, ahosabaiaren zein elkarrizketaren laguntzaz besteetan. Gizartearen gaineko begirada hori Alonsoren lumak berezkoa duen ironia finaz lagunduta dago nobelan. Izan ere, ez da berau pasarte jakinetara mugatzen den baliabidea, ezta soilik noizean behin azaleratutako tresna ere. Estiloan erabat txertatua du idazle nafarrak ironia eta tonu jolastia. Eta horretan bat egiten du Vazquez Montalbanen estiloarekin, gutxienez eleberri beltzari dagokionez. Alonsok bere estiloari eusten diola iruditzen zait, ordea, bestearen arlora gehiegi sartu gabe. Zehar estilo libre gihartsua praktikatzen du, idazkera bizi-bizikoa. Eszenak berehala kokatzeko gaitasuna du eta elkarrizketetan maisua da. Pasarteak behar baino gehiago ez luzatzen ere asmatzen du. Eta izen propioen erabilera aipatu beharra dago, jakina. Eragozpen gisa, bigarren mailako pertsonaien eraikitze sinple samarra jarriko nuke, baita bilbearekiko gehiegizko menpekotasuna ere. Baina zer egingo diogu, azken finean beltzaren lurraldean gaude. Kalitatezkoa eta zapore onekoa, horixe.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui