« Jokin Muñoz | Dickensekiko lilura »
Behi eroak / Patxi Iturregi / Elkar, 2003
Kresaletik kalera Alvaro Rabelli / Deia, 2003-10-14
Itsas ondoko kresaletik kalerako jauzia egin du Patxi Iturregi laudiotarrak argitaratu berri duen ”Behi eroak” izeneko bigarren ipuin-bilduman. 1996an ”Haize kontra” itsas giroko ipuin-bilduma argitaratu zuenez gero lorratza galdu diogu idazle honi. Beharbada, bitartean bat baino gehiago zain egon da orain euskara irakasle denak baina sasoi batean kostak egiten ibili zenak hurbil eta urruneko itsasoen urruma berriro ez ote zuen ekarriko. Orain, berriz, ia zazpi urtegarrenean atzera ere argitaratzen duenean beste Patxi Iturregi bat aurkitu dugu, hiriko errealitate zikinera joan dena. Nostalgia pittin batez diot hau guztiau, izan ere, gurean ez dira gehiegi, kontraesan itzela bada ere, itsasoaz idatzi izan duten euskal idazleak. 90eko hamarkadan horretan ibili zen Edorta Jimenez, bere ipuin eta eleberrietan. Beste bakar bat, Patxi Iturregi bera, honek ekarri zizkigun Joseph Conrad, Herman Melville, Emilio Salgari, Carlos Onetti edota Garcia Marquezek itsasoaz idatzitako oihartzunak. ”Haize kontra” bildumak bazituen arazoak, hizkera nahiko hanpatua eta batzuetan oso erritmo trabatua; kontrara, literaturatik nahiko zekarren.
”Behi eroak” bilduman, ordea, egileak aurrekoan izan zituen arazoak konpondu ditu. Bilduma honen lorpen handiena da. Hizkera eta erritmoa ezin koherenteagoak dira kontatzen dizkigun hamabi narrazioetarako, bada hizkera bizi eta erabat kaletarra egiteko asmoa. Azken batean, narraziook hiriko bizimodu modernoaren alde ilunak kontatzen dizkigute: droga, grina, bikoteen arteko ezintasuna, lanarekiko menpekotasuna, eromena_ Hain zuzen, pertsonaiek eta egoera xelebreek erakusten duten eromenerako joera da narrazioon ezaugarri nagusia. Errealismo zakarra eta absurdoaren artean kokatzen dira. Paisaian hiri bat, Bilbo eta inguruak, narrazioon harietako bat eta errealismo handiagoa eman nahi diona, baina zenbait xelebrekeria kontatuta berehala zapuzten dena.
Horrek guztiak badu arazo handia, zatarkerian eta absurdoaren bidezidorretan ibili nahi duenak, eta asko dira, gehiegi, azken urteotako euskal literaturan horrela ibili izan direnak, badu debaldeko xelebrekeria merkeetan jausteko arriskua. Zoritxarrez bilduma honek batzuetan xelebrekeria merketik badu nahiko. Hori da Iturregirengandik espero zitekeena? Azkenean ez dakit liburu bat irabazi ala idazle bat ez ote dugun galdu.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi