« Kresaletik kalera | Ekialdeko boza »
Eguarri abestia / Charles Dickens (Ander Arzeluz "Luzear") / EIZIE, 2003
Dickensekiko lilura Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-10-17
Politika aldetik zuzena dela iruditzen zait aspaldiko itzulpenak argitaratzea, jakinik asko eta asko gaur egungo irakurlearentzat guztiz ez ezagunak direla. Ez horregatik bakarrik, uste dut garai bateko euskara eta gaurkoa, gaur egun erabilien den euskara batik bat, ez direla oso antzekoak, eta horrek aukera ematen digu garai bateko pentsaera, hitzekin batera azaltzen den pentsaera alegia, nolakoa zen jakiteko. Dakigunez, hiru itzulpen daude Charles Dickensen “A Christmas Carol” ipuinenak euskaraz. Xabier Mendigurenena asko ezaguna da, Erein argitaletxeak berak kaleratu baitzuen, orain urte batzuk, “Gabon kanta bat” izenburupean. Beste bat ere bada, Hiria argitaletxeak kaleratua, eta Nerea Mujikak itzulita “Eguberri kanta” izenez. Eta Ander Arzeluzena “Eguarri Abestia”. “Luzear”en lana hain zuzen.
Beste hizkuntza batez ari dela dirudi, ere, gaur egun nekez entzungo dira kalean”abestia” bezalako hitzak, eta ez dut nostalgiaz esaten, nostalgia berezkoa baita, gauza guztiei datxekiena, lehentxeago ala geroxeago kirika azaltzen baita. Ez, beste kontua da, “edesti” hitza zerbait da, edozein euskaratara itzulezina; “olerki” hitza bezalaxe. Hitz politak dira eta seguru aski nekez harrapatuko genituzke gaur egungo ordezkoekin. Beste hitz batzuekin ez zait halakorik gertatzen. “Izparringia” beti iruditu zait hitz traketsa, “ludia” hitza bezalaxe.
Edizio honek aipatutako baloreez gainera, badu bat berezia oso. Inazio Mujika Iraolak prestatu duela, eta ez ohiko moduan. Haren hitz aurrea irakurri eta ipuin bat irakurtzen ari garela ematen du: pertsonaiak bakoitza bere testuinguruan kokatzen du eta gero bizia ematen die, ipuinlari baten modura. Datu guztiak ere era literarioan daude emanda, ez historiagile bulegari batek emango lituzkeen bezala.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez