kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Zomorrotu / Aintzane Usandizaga / Elkar, 2023

Urrutiko intxaurrak Amaia Alvarez Uria / Argia, 2023-10-08

Aintzane Usandizagak argitaratu duen helduentzako bigarren ipuin bilduma da Zomorrotu. 77. orrialdean azaltzen da zer den zomorrotzea: “norbaitekin liluratuta egon ostean” gertatzen dena, interesa galtzea, aspertzea, arrunt bilakatzea. Liburuaren azaleko Pili Aguadoren ilustrazioak ordea, beste irakurketa bat ekartzen digu: pertsona batek bere mozorroa edo maskara altxatzean atzean agertzen den aurpegi biluzia erakusten digu erdizka. Izan ere, hori da liburu honetan topatuko duguna. Pertsonaia batzuek idealizatuta zituzten pertsonek, bizimoduek, harremanek edo lanek distira galduko dute eta argi-ilunekin agertuko zaizkie bat-batean.

Bost narrazio luze dira, ataletan banatutakoak, eta pertsonaia batzuk ipuin batean baino gehiagotan agertuko dira. Lehen, bigarren edo hirugarren mailako pertsonaiak izango dira txandaka. Mai eta Maddalenen istorioa da zentralitate handiena duena agian, eta Begori buruz gehiago jakiteko gogoarekin geratu naiz. Horregatik uste dut ez dela nobela bat, horretarako gehiago garatu beharko liratekeelako pertsonaien arteko sareak eta istorioen hariak garatu.

Akiles eta Egin genezakeen onena iruditu zaizkit borobilenak. Su txikian egositakoak amaierako kolpera heldu arte. Bizitzan aurrera joan ahala eraikitzen dugun egunerokoa zein erraz erori daitekeen edo, nahi izatera, zelan eraitsi genezakeen ikus dezakegu. Gainera, familia eta lanari buruzko gogoeta egiteko aukera ematen digute testuok, gure jendartean oinarrizko zutabe diren bi eremu eta harreman-sareak biak. Harreman sexu-afektiboei eta adiskidetasunari buruz hausnartzeko beta ere eskaintzen digute ipuinok, gaztaroan eta helduaroan, eta bi aro horien artean, gertatzen diren zenbait egoera ekartzen dituelako egileak.

L irakurtzean asko gozatu dut egilearen umore finarekin eta bertako zenbait irudirekin; protagonistaren eta autoeskolako irakaslearen arteko tira eta birekin, adibidez.

Baina interesgarriena orriotan zomorrotzea edo mozorroa jaustea da. Zer egin norberaren zaurgarritasuna azaltzen denean? Aspaldiko fantasia gauzatu eta gero? Miresten duzun pertsona ezagutzean? Ametsak betetzeko aukera heltzen bada? Zure bizitzaren bolanteari eusten diozunean?

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak